| |
AZALPENAK MESEDEZ?
05.11.2002 - 22:40
Zure mezua ez du ez hankik ezta bururik ere. Ez dut ezer ulertzen. Zehaztasun gehiago eman al diezagukezu?
Xare
azalpena
06.11.2002 - 09:07
kaixo Xare
Mutrikun Kirol eta merkante portu berri bat eraiki nahi du Eusko Jaurlaritzak, Udaletxearen babesarekin. Portu berri hau "arrantzaren etorkizunaren" izenean Mutrikuko Hondartza eta inguruko gunerik ederrenak izorratuko ditu, bitartean informazio eta esperantza hutsak herritarren artean zabalduz.
Argibide gehiago www.mutri.com
Homepage:: http://www.mutri.com
IÑI
Ia-ia Lekeition berdina gertatu zen
06.11.2002 - 11:25
Jakin ezazue Lekeition ere Kirol Portu bat egin nahi izan zutela, baina azkenean proiektua atzera bota zen. Gakoa Europar dirua erabiliko zela zen eta portua erdi debalde egingo zela zen. Baina herriak orokorrean ez zuen Kirol Portu marabillosorik nahi.
Portu horrekin saltzen zizkiguten abantailak gutxi gora behera hauek ziren:
+ Arrantza jaitxi arren herriak portu-aktibitatea edukitzen jarraituko zuen.
+ Kirol portua izatean kalitatezko turismoa erakarriko zuen, eta berarekin diru iturria.
+ Portuan lan egingo zutenentzat lana egongo zen.
Baina baziren desabantaila mordoa ere:
- Lekeitiok arrantza eta turismoa ederto konbinatzen ditu eta kriston portua egiterik ez da bat ere beharrezkoa.
- Portua egiterakoan itxas korronteak aldatu daitezke eta hiru hondartzetako hondarra (batez ere Isuntzakoa) bapatean desagertu zitekeen.
- Aukeratutako lekua orain erabiltzen ez den tokia zen, San Juan azpian eta Santa Katalinarako bidean. Leku hori itxaslabar polit bat da eta kirol portu famatua egiterakoan dena galduko zen.
- Kalitatezko turismoa batzuentzat oso ona da, diru asko bait dauka, baina euskal kulturaren interesik ez dauka, eta Lekeitioko ohituretan eta hitzegindako euskara mailan eragina izango zuen.
- Portuaren proiektuak, dendak, tabernak eta jatetxeak eta guzti zeukan. Baina, jarritako saltoki horiek ez lirateke herrikoak izango, baizik eta denda eta jatetxe kate famatuenak baizik. Beraz, onura gehienak kanpora joango ziren, eta ez Lekeitioko herritarrentzako. Tabernetako eta beste saltokietako langile asko herrikoak izango ziren seguraski baina hortik ateratako dirua oso-oso txikia da.
Herri mailan kristo galanta sortu zen, herritarrak kexatu egin ziren, kontrako testuak bozietan banatu ziren, ormetan katelak jarri eta jendeari orri informatiboak eman zitzaien. Kirol portuaren kontra zeudenak, gogor egin zuten lan puntu beltz guztiak jendeak ezagutu zitzan. Eta zalantzan zeudenak konbentzitu zituzten.
Azkenean, ez dakit zehatz zergatik, proiektua atzera bota zuten. Agian, Mutriku bezalako beste herri batetan portua egingarriagoa zela erabaki zuten...
Txopi
Ez dago nundik eldu projektu hau
06.11.2002 - 22:12
Ez dut ulertzen nola leiken portu berri bat eragin oraingoa utzik badago. Eta gainera Mutrikuko leku politenak apurtzeko.
Ez du ez zentzurik, ez justifikaziorik gaur egunean.
Portuberririk ez
Señor Amman
06.11.2002 - 22:17
SEÑOR AMMAN
Atrás quedaron los tiempos en los que las grandes obras arquitectónicas eran símbolos de grandeza y
prosperidad de un país o una comarca. Entonces la gente creía en esas construcciones colosales que
hacían del populacho un mero espectador para que más adelante fuera su forma de vivir e incluso de pensar.
Pues bueno, parece que en algunos pueblos esos tiempos no han pasado sino todo lo contrario, nos
dibujan un porvenir basado en sus proyectos y maquetas como si fueran los nuevos ministerios, y lo
que no me extraña es que algunos se lo tragan como si fuera agua caída del cielo, como si eso fuera a sacarles de su atolladero mental, y no ven otra solución que seguir pensando en su mar, sus barcos y sus
puertos, cuando en realidad nadie desea trabajar en el puerto ni siquiera ir a la mar.
Y yo me pregunto ¿porqué tanto interés del Gobierno Vasco en esta obra faraónica como la que nos van
a hacer en Mutriku?, ¿Qué clase de criterios utilizan para hacer semejantes mamotretos?
¿Porqué no se van a San Sebastían a hacer un macropuerto en mitad de la bahía de la Concha, a ver si les duele un poco?
Ocupar todo el puerto de Mutriku como puerto deportivo no es pagar una deuda histórica con el pueblo, es un ATRACO.
Si quieren hacer un puerto para sus veleritos estamos apañados. Solamente falta que cambien el nombre
del pueblo por Gazteiztxiki.
Saben ustedes perfectamente que vamos a perder bastante más de lo que ganamos con esta obra.
Recapaciten, por favor y ayuden a este pueblo pintoresco a salir a flote pero de otras maneras y no
solamente desde su punto de vista, que también vivimos aquí ciudadanos con otras ideas e ilusiones, y
sobre todo gente joven que se va a quedar con el muerto.
Escúchennos y reflexionen que para eso les pagamos.
Adáptense a los nuevos tiempos que los viejos no volverán.
Gaizka
Eta GAk zer dio?
06.11.2002 - 22:45
Zer du errateko Gazte Abertzaleak taldea honen aitzinean?
Hau da zuen partiduak defendatzen duen Euskal Herri suntsitua?
Ezkerra berria eraik dezagun, bai, baina ingurugiroa errespetatuz.
gazte
Portu berria zeinentzat?
08.11.2002 - 11:10
Gure ustez, portu berria egitea izugarrizko axolagabekeria da eta ez du inongo zentzurik. Gure ustez, moila barruko urak baretu egin behar dira baina horretarako ez dago kanpoko portua eta zementada egin beharrik. Zergatik? Inork ez du nahi joan itsasora oso gogorra delako mariñel bizitza, armadorak ez dute nahi inbertitu ez delako rentablea eta Europa Batasunetik (UE) itsasontzi kopurua jeisteko eskatzen dute.
Zer ekarriko du portu berriak? Mutriku Bizirik taldekoei esan zien bezala "UN PUERTO MIXTO". Jendiak ez du nahi ikusi benetako interesak eta hau atzera ez badute botatzen buruari helduko diogu moila gainean merkantziak (txatarra, kontainer txikiak..) ikusten ditugunean.
Hemendik gutxira web orri berria izango duzue
www.gazteak.com
Bertan ikusiko gara, eta eskuminak alternatibaren alde dauden guztiei
e-maila::
www,mutrikukogazteakmartxan@hotmail.com
M:G.M.
ora
09.11.2002 - 11:17
ALKATE JAUNA
09.11.2002 - 11:29
Alkate jauna:
naihikoa da! zure ideien aurkako guztiei, ixil arazteari, zure Sasikomunikabideei aginduak ematearren, orain gazteei atakatzearren. nola liteke ain urduri egotea nire herriko alkate maitea? dena erbakita balego edo zuek esaten duzuten bezala "adjudikatua" balego, zertara dator FAXISMO guti hau? Frankoren konplexua al duzu? urrengoa zer da aurkako hiru taldeei ilegalizatzea? ez litzaidakeena batere arrituko. Egin erreferenduma eta kitxo! eta faorez ixildu, esanaz arrantza portua eingo dezuela ze dana gizurra da, eta itxasua ainbeste gustatzen bazaizu juan gran solea ta ez bueltatu faorez, ze herri danai hainbeste gizurrekin naskatzen zoz, pinotxo zure aldian santua da, gauzaik onena al dezuna ein DIMISIUA!! eta holako obra ona balin bara zergatik ez deue ein Donostin??? eh????? amen baezpane ez? bueno nere eskerrik beroenak web orri oni tarte hau ustearren eta goraintzixak aurkako talde guztiei lan politxa soste ta etxen.
JO TA KE IRABAZI ARTE
MIKEL
Mutrikun badago beste prioridadeak
09.11.2002 - 22:19
aupa jente:
guar egun Mutrikuk biar doana hau da, zine bat , gazteentzako aisialdiko gauzak, musika taller eta lokalak eta alde zaharreko eraikinak berriztea.
eta ez egina nahi diguten ZERRIKERI hau, eta mesedez batasunak eta Ea-k ez dakitz nola onartzen duten emengo errepresentazio politkoa zer amen ez dira ez ekologistak eta ez ezkertiarrak.
bueno ba ea Mutrikuren alde eta alden eta kontzentsu haundienarekin Mutriku eder bta eraikitzen dugun,
anonimus
faxista txarri horrek
12.11.2002 - 17:37
1.-/ komunikabideak manipulatzeue (Gorriti jauna adibidez, ia noiz publikatzeun portuan kontrako zeoze)
2.-/laste talde alternatibuak ilegalizatzeue (Alkatetza=Garzon)
3.-/ Keia saltzeue(perla de laredotik ote dator?) herriko xar danai engañatzen. Lotsia eman biharko zixuen.
4.-/Alkatetzak portu berrixakin herriko problema danak tapatzeu(eliza atzeko etxia earra disparatia, aparkamenduakin montau doan negoziua, Joxeaustin EXPROPIATOR-ek espropiau deun lur danak...)
5.-/ talde alternatibuai oidos sordos etxeixue.Alkate jauna:obezu ixilio ibili "en boca cerrada no entran moscas"
Perfektamente segi neike baña igual IDENTIFIKAU engoie.
Por cierto, Ardi beltzak besteei azkar salatu ta otsoa etxean izan!!!!!
mutrikuar bat
ARDIA ETXEAN
13.11.2002 - 11:01
Kaixo irakurri dezue Diario Vascon Mutrikuko kartan PEPE REY-rek(GORRITI) idatzi zoan testua? Patetikua. Gu ahal gea horren errudunak? UNA DE CAL Y TRES DE ARENA
Gorriti jauna jakin arazi nahi dizut aurreko lagunak dioen bezela, otsoa etxean duzula. Hobeto esanda, Sabotajian zure semia ere tartian zauan. Eta jakin ezazu ez zala nobixiakin eon, kuadrilakuakin baizik. Enteratu gea nobixia ez zala etorri gaba beltzian Ondarrutik. ZE PUTADA!!! ta gainea, gaba osuan eon ginan gaztetxian eta zure semia ez zan agertu.
Argi ibili alkatiak etxea deituko dizu eta zure kartia ilegalizatuko du.
Bueno ba, eskertzen da bai komunikabidietan pluraltasuna egotia, e GORRITI!!
GARZON=JOSE AGUSTIN
batasunari
15.11.2002 - 18:46
AUPA MUTRIKU:
EZ DUT EZERTAN ERE ULERTZEN MUTRIKUKO BATASUNAREN JARRERA, ALKATETZAN ZUEK EGONIK NOLA LITEKE HONELAKO ERAIKUNTZA "FATXA" BAT DEFENDATZEA? BENETAN EZ DUT ULERTZEN. FRANKOREN GARAIAN ERE GURE PERIKO HAN IBILTZEN ZITZAIGUN URTEGIAK INAGURATU ETA INAGURATU ETA NI ESKERREKO GAZTE ABERTZALE BAT BEZALA EZ DUT ULERTZEN HONEN JARRERA? NORBAITEK ESPLIKATUKO AL DIT, ETA BATASUNAKO BADA HOBE, NI EZ NAIZ ASKOTAN EGOTEN MUTRIKUN BAINA OSO HERRI POLITA DA ETA EZ DU MEREZI OBRA HORI, EZ MUTRIKUK, EZ GIPUZKOAK ETA GUTXIAGO EUSKAL HERRIAK, HERRI HAU NATURARENGATIK MANTENDU DU BERE IZAERA ETA BERARI SOR DIOGU AIN TXOKO DOTOREAK. STOP! MAKROINFRAESTRUKTUREI, ETA HASI GAITEZEN BURUAREKIN PENTZATZEN, Y GREKOA, EIBAR-GAZTEIZ, LEITZARAN... ZER DA HAU? AURRERAKUNTZEN ALDE NAGO BAINA AURRERAKUNTZA BATZUETIK BESTE BATZUETARA ALDE HAUNDIA DAGO. PROIEKTUA NIK EGUNKARIETAN ETA INTERNETETIK PIXKAT SEGIARAZI DUT ETA PLANOAN HORI AGERTZEN BADA, ERREALITATEAN AUSKALO BETI GERTATZEN BAITA. BESTE GALDERA BAT EGUZKI-K ETA MUGITZEN ARI AL DIRA? ETA IKUSTEN DUDANEZ PORTUAREN ALDEKO TALDE BAT ERE BADAGO BAINA NOR JOANGO ZAIGU XXI.MENDEAN ARRANTZARA, GAZTEAK EZ DIRA LELOAK ETA ASTEASKENEAN HIL DEN ARRANTZALE PASAITARRAREN KASUA ENTZUN ETA GERO NORMALA DEN BEZELA BA........
ESKERRIK ASKO
xabi
|