Ostiralean Sorgintxulo Karmelon! plataformak deitutako manifestazioan 1000 pertsona bildu ziren Gaztetxearen alde.
Manifestuak 100 atxikimendu bildu ditu http://www.sorgintxulo.com/
Ekainak 18rako deitutako mobilizazioan Santutxu auzoaren nahia erakutsi zen. Manifestazioan bildutako mila pertsonek ozen aldarrikatu zuten Sorgintxulo Gaztetxea ez desalojatzea. Zortziretan jausitako xirimiria ez zituen Santutxuarrak kikildu eta kalera irten ziren gazteen alde. Manifestaldi bukaeran manifestua irakurri zuten plataformako bi partaidek. Bik bertsolari gaztek abestu zuten eta bukatzeko Sorgintxuloko asanblearen izenean beste gazte bik auzoaren babesa eskertu zuten.
Mobilizazioa eta gero Bilgune Feministak antolatutako olerki eta dantza ikuskisuna egin zen gaztetxean