((i))
i i i Argitaratu i FAQ i Editoriala i Laguntza i

Ekitaldiak

agenda
agenda ikusi

ekitaldia argitaratu

Indy-eh ko txat zerbitzua

Zure izena edo izenordea (nick-a):

Bilatu






Argitaratu >>
Artxiboa >>
Newswire >>
Bideo artxiboa >>

Gaiak


Animali askapena
Antifaxismoa
Antimilitarismoa eta Bakea
Deialdiak
Ekologia
Emakumeak
Erresistentzia Globala
Euskara eta Kultura
Antiglobalizazioa
Giza Eskubideak
Inmigrazioa
Internazionalismoa
Kriminalizazioa
Okupazioa
Sexualitatea
Zientzia, teknologia eta sarea

Sindikazioa


xmlAzalekoak
xmlNewswire-a
xmlBideoak
xmlAudioak

Hiriak


www.indymedia.org

Proyectos
print
radio
satellite tv
video

Africa
ambazonia
canarias
estrecho
kenya
nigeria
áfrica del sur

Canada
hamilton
london, ontario
maritimes
montreal
ontario
ottawa
quebec
thunder bay
vancouver
victoria
windsor
winnipeg

Asia Del Este
burma
jakarta
japón
korea
manila
qc

Europa
abruzzo
alacant
andorra
anveres
armenia
atenas
austria
barcelona
belarus
bélgica
belgrado
bristol
bulgaria
calabria
croacia
chipre
emilia-romagna
estrecho
euskal herria
galiza
alemania
grenoble
hungría
londres
irlanda
estanbul
italia
la plana
liege
liguria
lille
linksunten
lombardia
madrid
malta
marseille
nantes
napoli
holanda
niza
noruega
oost-vlaanderen
c.m.i. indymedia paris/île-de-france
patras
piemonte
polonia
portugal
roma
romania
rusia
saint-petersburg
escocia
suecia
suiza
tesalónica
torun
toscana
toulouse
ukraine
gran bretaña
valencia

America Latina
argentina
bolivia
chiapas
chile
chile sur
brasil
colombia
ecuador
méxico
peru
puerto rico
qollasuyu
rosario
santiago
tijuana
uruguay
valparaiso
venezuela
venezuela indimedia

Oceania
adelaida
aotearoa
brisbane
burma
darwin
jakarta
manila
melbourne
oceanía
perth
qc
sydney

Asia Del Sur
india
mumbai

Estados Unidos
arizona
arkansas
asheville
atlanta
austin
baltimore
big muddy
binghamton
boston
bufalo
charlottesville
chicago
cleveland
colorado
columbus
washington, dc
hawaii
houston
ny capital
ciudad de kansas
los ángeles
madison
maine
miami
michigan
milwaukee
minneapolis/st. paul
new hampshire
nueva jersey
nuevo méxico
nueva orleans
north carolina
north texas
nyc
oklahoma
filadelfia
pittsburgh
portland
richmond
rochester
rogue valley
st louis
san diego
san francisco
bahía de san francisco
santa barbara
santa cruz, ca
sarasota
seattle
tampa bay
tennessee
estados unidos
urbana-champaign
vermont
western mass
worcester

Asia Del Oeste
armenia
beirut
israel
palestina

Temas
biotech

Proceso
fbi/legal updates
mailing lists
process & imc docs
tech
volunteer
  

Lasterketa-zirkuituaren aurka egoteko arrazoi

Deustu herria aurrera , 20.06.2005 06:44

Botika Zaharreko parkearen zati handi bat suntsitu du, eta horixe da Deustun daukagun berdegune bakarra.

Deustu herria aurrera
Deustu herria aurrera


Aparkaleku arazo larriak sortzen ditu.

Asteburu oso batean, Deustu bakartuta utziko du eta kalerik garrantzitsuenetako batzuk zeharo erabilezinak izango dira auzokideentzat. Botika Zaharreko bizilagunak eta dendariak hesi erraldoiz inguratuta geratuko dira.

9 milioi euro xahutuko dira zirkuitua egiteko, baina horrek ez die auzokideei inolako etekinik ekarriko. Hotel handiak eta eraikuntza-enpresak izango dira onuradun bakarrak. Izan ere, zenbait enpresak dirutza ederra irabaziko dute kaleak asfaltatzen eta lorategiak, espaloiak eta bestelakoak suntsitzen.

9 milioi euro horiek hiria hobetzeko erabiliko balira, guztiok irabaziko genuke. Askoz ere diru gutxiagorekin hainbat lan egin litezke, hala nola kiroldegia erabat berritu (edo kiroldegi berria egin), Botika Zaharreko parkea Deustuibarran ezertarako erabiltzen ez diren lekuetara zabaldu, Arangoitiko igogailua konpondu, Berrizko ibarbidea txukundu, pilotalekua estali eta gutxieneko azpiegiturez hornitu (orain dagoen moduan ez baitago erabiltzerik), bidegorri-sare oso bat egin, denda txikiak sustatzeko kanpainak antolatu, eta dirulaguntzak eman kultur jardueretarako, Deustuko eta auzoetako jaietarako, Olentzerorako eta inauterietarako (gaur egun ez dute inolako dirulaguntzarik jasotzen).

Asteburu oso batean zarata itzela ateratzea, gasolina barra-barra erretzea eta gasak eta kea neurririk gabe isurtzea garapen iraunkorraren eta ingurumenaren kontserbazioaren kontrakoa da erabat.

Erregai-tanga handiak jarriko dituzte etxebizitzetatik eta aisialdirako eremuetatik metro gutxira.

Zirkuituak Europako hiri nagusien kontrako norabidean jartzen gaitu. Horrelako zirkuituek kalte eta eragozpen handiak sortzen dituztela ikusirik, Europan hirien erdialdetik atera eta biztanlerik gabeko periferiara eraman dituzte. Hemen, ordea, zirkuitu osoa hiri barruan dago eta gainera ez dute egin ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanik.

Ekimen horren azpian filosofia jakin bat ezkutatzen da: hiria kanpotarrentzat diseinatzea, ez bertakoentzat.

Beste erakunde batzuek inbertsio handiak egiten dituzte herritarrak abiaduraren arriskuez eta ondorio tragikoez kontzientziatzeko. Hemen, ordea, Udalak sekulako dirutza xahutuko du gehiegizko abiaduran eta gidatzeko era arriskutsuan oinarritutako ikuskizun batean.

Deustuko zubiari kalte handia egingo dio. Zubia babes berezia behar duen A mailako eraikin gisa katalogatuta dago, eta datorren urtean 70 urte beteko ditu. Hala ere, hondatu egingo dute, helburu bakar batekin: lasterketa-autoek 20 km/h abiadura hartu ahal izatea.

Dagoeneko gertatzen ari den bezala, euskal kultura eta euskara zeharo bazterturik geratuko dira berriro ere, eta honelaxe aurkeztuko dute Bilbo: Espainia iparraldeko hiri polit bat, auto-lasterketa ikusgarri bat antolatu duena (hori bai, 2. malako lasterketa).

Gure ustez, hiria lasterketa-zirkuitu bihurtzea arduragabekeria itzela eta oker larria da, eta herritarroi eragozpenak baino ez dizkigu ekarriko. Gure iritziz, horren ondorioak jasango ditugun guztiok batera erantzuten badugu, guztion ongizatea banaka batzuen mesedetan ez sakrifikatzea lor dezakegu. Horregatik, ostegunero Botika Zaharrean banatuko dugun kartela leku ikusgarri batean jartzea proposatzen dizugu, lasterketaren aurka zaudela adieazteko. Bestetik, ekainaren 21ean (asteartea) batzar irekia egingo dugu Bidarte Udaltegian, 19:30ean, burugabekeria hori berriro gerta ez dadin zer egin dezakegun aztertzeko, eta batzarrera joatera gonbidatzen zaitugu. GUZTION ARTEAN DEUSTU LASTERKETA-ZIRKUITUA EZ IZATEA LORTUKO DUGU. EKINA LANARI!
PDF-an jaitsi >>
Añadir este artículo a la selección >>
Descargar la selección de artículos hecha en PDF >>
Emailaren bidez bidali >>
Komentarioa gehitu >>