| |
grafiti eguna egitxuentzat
18.09.2005 - 04:34
Eso de los grafitis erakusketa (perd'on pero es no me ensen`aron euskera) ser'an de los que borra el azkuna ese de vuestro partido o religi'on no? Pues menuda erakusketa vais a hacer. As'i as'i, a mi tambi'en me gustar'ia ser egitxu.
jon
EGITXUEKIN 2006AN INDEPENDENTZIA, FIJO!!
18.09.2005 - 18:27
EGITXU REGIONALISTAK GURE KOMIKO FABORITOAK,
GEHIAGO MESEDEZ!!!!!
EGItaraua:
-09:00-Meza Santua Arzallusen eskutik
-10:00-"Independentziari bizkarra emanez 25 urte, zergatik aldatu beharko genuke ba?" hitzaldia Josu Jon Imazen eskutik.
-11:00-"Pilota partidua": Euskal Poliziaren peloteroekin nola begia atera parean duzun edozeini.(zorte apur batekin hiltzea ere lortuko duzu!!!)
-12:00-Tikitixa, Fandangoa eta Arin-Arina Ertzaintzak eraildako euskal militanteen hillarrien gainean.
-13:00-"Kapitalismoa: pobrezia, marginazio soziala, lan prekarietatea, naturaren txikizioa, langabezia, alardeetan emakumearen bazterketa. Gure Euskal Herria." Ikastaroa, ikasi gurekin "trepa" on bat izaten eta gozatu gora iritsitakoan Alderdiarekin batera eraiki duzun Euskal Herriaren itxuraz.
-14:00-Bazkaria Batzoki Erraldoian.
-15:00-Mus partida, ez bazaizu musa gustatzen jokatu Monopoly-ra ta ikasi besteen izardiaren kontura diruz lepo betetzen.
-16:00-Gure Alderdiaren sortzaile eta ideologo izan zen Sabino Aranaren olerkirik arrazistenen irakurketa.
-17:00-"Errebeldeari tiroa". Feminista, gaztetxe zale, ekologista, abertzale, okupa, internazionalista, eta antiglobalizatzaileei tiro eginez gozazazu. Berriz ere gure Ertzain jatorren eskutik. Independentistaren bati emanez gero, porra, kasko, eskudo eta pin bat opari!!!
-18:00-Errosarioa, aita Arzallusen eskutik. Ondoren "Euskalduna, fededuna" hitzaldi dibertigarri eta alaia.
-19:00-"25 urte jendea engainatuz. Nola lortu?" Nola Euskal Herria, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabara bakarrik mugatu eta nola hauteskundeetan ikurriñak atera eta abertzale zarela esanez 25 urtez Espainiaren mempe egoten nola ikasi. "25 urte Espainiaren morroi ...ta segi aurrera!" kampainaren barne. Hizlariak, urte guzti hauetan gure Alderdiak lortutako morroirik zintzo eta jatorrenak izan direnak: Garaikoetxea, Ardanza eta Ibarretxe jaunak.
-20:00-Parrandaren ordez "Jaungoikoa eta lege zaharra" anti-sexualitate hitzaldi alaia aita Arzallusen eskutik.
-21:00-Afaria, gizonek afaldu, emakumeek serbitu.
-22:00-Kafea, kopa ta puroa gizonezkoentzako, emakumeentzako, bildutako guztien plateren fregatzea "Euskadik behar zaitu" lelopean.
-23:00-Frantzia eta Espaininiatik etorritako ministroekin, gure empresariekin, parlamentariekin eta bankeroekin Kolombiako Euskal Etxetik iritsitako kokaina dastaketa.
-24:00-Sabino Arana arrazista ez zela demostratzeko, parlamentari, bankero eta empresari guztiak herri pobreenetatik etorritako emagalduekin putiklubera.
Jaialdi osoan kampaina garaian eta Alderdi egunean erakusten diren ikurriña, lauburu, euskal simbolo eta folklore eskeintza zabala salgai "EAJ-PNV hauteskunde garaian abertzale eta hurrengo lau urtetan espainol mirabe ...ta segi aurrera!" Kanpainaren barne.
Ekitaldi honek Eusko Jaurlaritza diru laguntza zabala jaso du.
Laguntzaile eta babesle: Ertzaintza, BBVA, Euskaltel, EITB, BBK, Kutxa, Caja Vital eta beste hainbal putre (euskal labelarekin noski).
ABERTZALE ETA IRAULTZAILE
Joan zaitezte oiloak perratzera
19.09.2005 - 21:38
Indymedia medio alternatibo eta irekia da, ikusten duzuen moduan, baina zuek ez zenuteke hemen idatzi behar, egin zuen propaganda eliza edo Deia deritzon panfleto eclesiastiko horretan, beraz hurrengorako badakizue ....
joan zaitezte beste batzuei adarra jotzera, m1e2s3e4d5e6s7
eeaaajjjjjjjjjjjjjjjjjj!!!!
Burugarbiketa
20.09.2005 - 00:07
Ez nator ni EGI defendatzera, baina uste dut nahiko mugatuta zabiltzala Sabino Arana erabili behar baduzu EGI kritikatzeko. Zergatik gure memoria historikoaren tamainako bertsio partzial eta manipulatua? Zer da modernitatearen azken bertsioaren bertsioa? Zein da zure iturria horrelako herraz bere aurka egiteko, Garcia de Cortazar, Juaristi ala Antonio Elorza? Kolonizatzaileen lanak fruitu ederrak ematen ditu, baita abertzale omen diren askotan ere. Abertzaletasuna gaur egun existitzen bada tipo harengatik da, Xaho, Kanpion, Larramendi, Garat eta beste hainbat egon arren berak eratu zuelako gure herriaren defentsarako mugimendu abertzale indartsua, gu bizirauteko sortua. Eta gu existitzen bagara harengaitik da. Gustatu ala ez. Oker egongo zen gauza askotan, noski, abertzaletasun mota guztiak akatsak izan dituzten eta dituzten bezala, baina "arrazista" harek ez balu EAJ eratu ez izan dudarik gaur egun ez litzatekela abertzaletasunik existituko, inolako adarretan gainera. Hobe beste adarren batek irabazi balu, eta denak nafar eta euskaltzale bagina eta nafarroako armarria balitz gure bandera, baina hori da gure historia, eta ezin dugu ukatu ezta gorrotoz begiratu. Horregatik errespetua eskatzen dut Sabino Aranarentzako, gure herriari autodefentsarako instrumentu garrantzitsu bat eman ziolako, beste hainbatek geroago hobeto edo okerrago moldatu duen instrumentua: abertzaletasuna. Eta errespetua ere haren bidetik, zuzenago ala okerrago, burrukan hil ziren gure aiton eta amona "arrazistentzako", erbestean ibili zirenak eta kartzelan usteltzen egon zirenak. Euren ideologiaren arlo batzuekin ados egon ala ez, errespetua, izan ere haiek gabe ez baikinen existitu ere egingo eta inperioek irentsiak izango ginen. Beraz, Lauaxeta "arrazistaK" zioen gisan "Dena eman biar yako maite dan askatasunari".
Koreanoa
Dogmak?
20.09.2005 - 12:50
Indymediako Editoriala eta FAQ-a egon naiz irakurtzen eta han agertzen da edonork berriak idazteko aukera daukala.
Orain EGIkideek berri bat bidali dutelako dogmatismo agertzen da: bakarrik batzuk idatzi dezakete ala?
Hipokresiari stop!
askatzailea
Stand-a
20.09.2005 - 17:28
Ez ahaztu egun osoan zehar Ibarretxe Plana liburuxka salgai egongo dela (napar eta ipartarrentzako sarrera debekatua).
Baita "Herri kontsulta, ezetz 2025 aurretik" apustuetarako tombola.
Eta baita gure kamiseta zahar eta berrien bilduma: "Zazpiak beti bi", "25 urtez Euskara ikastea bermatzen duen Irakaskuntzarik ez! ...ta segi aurrera! A-tope!", "Jaietan jai, eguneroko borrokan ere bai!", ...etabar.
Guzti hau dena eta gehiago eskuragai "Gora Euskal Erdia!" stand finkoan.
Alderdi Eguneko informazio gehiago, luze eta zabal, Euskal Tele Batzokiko teleberrian eta Euskadi Irratiko orduroko informazio zerbitzuetan.
ABERTZALE ETA IRAULTZAILE
|