Eroski ez Ondarroan. Argazkiak [1], [2].
Globalizazio neoliberal eta kapitalistak aurpegi ezberdinak ditu eta alde homogeneizatzaileak ere. Horietako bat ideologiarik gabeko gizarte kontsumista baten sinbolo diren merkatal zentru handiak dira. Merkatal zentru hauek bai Iparraldeko bai Hegoaldeko herrialdeen hiri zentru guztietan aurki ditzakegu, geure Herriko hiri eta herri gehienetan ere.
Azken aldi honetan nahiko izan dira merkatal zentru hauen eraikuntzaren kontra aurkeztu diren ekimen sozial eta herrikoiak. Corte Ingles-aren kontrako mobilizazioak Iruñean, Ezkerraldean ezarri nahi diren zentruen gehiegikeriaren aurka, edo Eroski berri baten irekieraren aurka Errenterian honen adibide dira. Azken hilabete hauetan Ondarroa da jarraipena hartu duena. Talde sozial ezberdinek, gazte taldeek ekologistak, denda txikietako dendariek, besteak beste, ekintza ezberdinak antolatzeko bildu izan dira eta merkatal zentruen ondorioei buruzko eztabaida ireki izan dute, udaletxeari Eroskik eskatutako baimena ez emoteko eskatuz. Alkateari zuzendutako eskutitzak, manifestazioak eta Kalejirak totem kontsumista hauek geldieraztea gure esku dagoela gogoratzen digu.
Eroskiren inguruan informazio gehiago Indymedian: Eroskiren consumer produktuak, Eroskik lan eskubideen urratzea, Mondragonen esperientzia, Eroskiren Web orrialdea.