¿Streaming? ¿Ma cosa che lo streaming? Telebista programa bat zuzenean, horixe dugu. Elkarlanean Eguzki Bideoak eta Hackresi kolektiboek egindako proiektua, bideoaktibistek eta hackerrek auzolanean eraikitako esperimentua hain zuzen ere. Zergatik ba? Telebistaz kokoteraino gaudelako, karrika telebista bat sortu dugu: Iruñeako Alde Zaharreko toki cool-enetik, Kalaskatik, sarera zuzen-zuzenean.
"Beste telebista bat posiblea da" WC-tv telebistak eskainiko duen saioaren izenburua da. komunikazioari buruzko bi orduko hausnarketa. Hiri kolektiboekin solasaldia, Madrilgo Sinantena-ren kideekin elkarrizketa ta telebista ereduetako eztabaida guztion artean. Horrekin batera performantziak, txontxongiloak, mimoak, musika zuzenenan eta pantailara hurbiltzen direnak harrituko dituen bideo-sorta bereziak.
Lortuko dugu herri telebistaren lehen harritxoa paratzea? Bigarren aldi honetan Gobernu Delegazioa saiatuko da berriz emankizuna bertan behera uzten? Artzapezpikuaren mezurik jasoko dugu? Alkatetzak maite dituen kriminalizazio prozesu berri bat hasiko da honen ondorioz? Polizi begien gainetik eta subentzio guztien azpitik... baimenak, eroskeriak eta bendeinkapenak gorroto ditugulako: telebista pirataren garaia heldu da. Ortziralean, martxoak 3, arratsaldeko 8etatik gaueko 10etara, martxan jarri zeuen ordenagailuak ta bila zazue gure zerbitzariaren lotura.
Bertze batzuk ere honetan ari dira aspaldiko... Beitu: Current TV, Free Speech Network, r23 edota Streaming-a Hackmeeting-ean.
::KONEKTATZEKO:: WC-tv automatikoki pizteko momentua heltzen denean: hemen sakatu edo bilatu "
http://goldiaq.labbs.net:8000/wc-tv.ogg" nabegazio tresna-barran.
::OHAR GARRANTZITSUA:: Streaming-a Theora OGG izeneko konprimitzaile librearekin eginen da. Ez baduzu zure ordenagailuan ikusteko aukerarik hemen sakatu VLC bideo programa jeisteko (sistema operatibo bakoitzeko bertsio bat dago).