Datorren larunbatean, ekainaren 10an, auzoko espazio publikoak okupatzeko helburu nagusiarekin, ekintza gastronomiko bat burutuko dugu. Giro alai eta koloretsu batean, jatorri ezberdineko pertsona ugariren presentziarekin, auzotarrak izan edo ez, Munduko Arrozak txapelketa gastronomiko famatua ospatuko da, aldi berean, Bilbon (San Frantzisko auzoan), Gasteizen (Alde Zaharra-n) eta Iruñan (Plza. San Jose-n). Lagun iezaguzu Euskal Herritik usai hauek zabaltzen, parte hartzazu.
Dagoeneko ekintza hau ospatzen den hirugarren aldia da (pasaden urtekoaz [bideoa] eta orain duela bi urtekoaz bat), erakunde-proiektuetan benetako eraginik bideratzeko gabeziaren aurrean, parte hartze herrikoia bideratzeko gune autonomo bat bilatzen duen esperientzia da hau. Talde antolatzaileok, sukaldaritza lehiaketan parte hartzera, (idatzi izena emateko), gonbidatu nahi zaituztegu, baita horrez gain, beste ekintza batzuetan parte hartu nahi baduzue ere (antzerkia, musika, animazioak, tailerrak, haur jolasak, etab.) Antolatzaileekin ere jar zaitezkete harremanetan.
Hainbat kolektibo (AmatauTB, Eguzki Bideoak, Tas-tas Irratia, Hala Bedi Irratia, Irola Irrati Librea, IndymediaEH) lanean ari gara, txapelketa ospatzen den 3 leku ezberdinetatik konexioak eta bertako gorabeheren adierazpena zuzenean egiteko. Horretarako ere, zuen laguntza eta parte hartzea eskatzen dugu.
Informazio gehiago: Munduko Arrozak /06/-ko Web gunea.