BERRIAK: Iñaki de Juanari elkarrizketa "The Times" aldizkarian
Audientzia Nazionalak aste honetan hartutako erabakiak Iñaki de Juanaren sendatzearen itxaropena okertzen du. Euskal preso politikoak bi iritzi artikuluak argitaratzeagatik 12 urteko zigorra salatzeko azaroaren 7an hasitako bigarren gose greba jarraitzen du. Badarama hilabete bat hilzorian, zunda batekin eta ohera lotuta. Madrileko ?12 de octubre? ospitaleko medikuek senideei egoera begetatiboa edo garun-heriotza jasan zezakeela aspaldi ohartarazi zieten.
Errepresioaren urrats berri honi Euskal Herriko [|Askatasuna|, |IkusMira-ko bideoa|, |LAB|, |Eusko Jaularitza|] zein kanpoko erakundeek erantzun diote (Paris, Glasgow, Barna, Vilafranca del Penedés, Milán, Turín, Taranto, Roma, Dublin, Belfast, Cork, Lisboa, Ámsterdam eta Vaga de Fam). Hauek guzti hauek Iñakiri eta bake prozesuari elkartasuna erakutsi nahi diete.
Indymedia Euskal Herrian agertutako erantzunak: |Juan Mari Olanoren iritzia - Audio|, |Un gesto hacia la paz|, |En el espíritu de la transición, la vuelta de los GAL|, |La Audiencia Nacional y sus jueces contra Euskal Herria|.
IndymediaEH-ko aurreko zentralak Iñakiren egoari buruz: |Iñaki de Juana Chaos hil ala biziko egoeran. Bigarren gose greba|, |Iñaki de Juana Chaos, hilabete baino gehiago gose greban|.