Epaiketa surrealista 16 hilabete pasa ondoren, prozesua amaierara hurbiltzen da bere sentzugabetasuna berriro erakusten. Fiskaltzak eta akusazioa partikularrak bere horretan mantetzen dute eta zigor altuak eskatzen jarraitzen dute. Akusazio publikoak ere, Garzonen eta Azanarren gobernuaren argududioak defendatzen ditu eta berdin dio bai porbak baita epaiketan izandako deklarazioak ere. "Dena ETA dela" oinarri hartuta, euskal herritarren eskubide zibil eta politikoen urraketa paregabea gertatzen ari da eta azken garaian ere, egoera ez da hobetzen.
Atzo, Bilbon, Bidebarrieta Liburutegian "18/98 auzia auzi" DVD-ren aurkezpena egin zuten eta bertan 16 hilabete luze hauen gertaerak eta gorabeherak biltzen dira: 52 inputatuen bizibaldintzak baita hainbat eta hainbat eregile sozial, politiko eta kulturalen babesa eta deklarazioak.
Eta larunbatean, hilak 10, "18/98 auzia auzi" mezua gauzatzeko aukera izango dugu 18/98 Lantaldea Bilbon deitu duen manifestazioara joaten. Guztion eskubide zibil eta politikoak kolokan faude, beraz denon partaidetza behar du egoera larri honek.
Informazio gehiago: |18/98+ lan talde-ko berriak|, |Dokumentazioa|, |Claves para un juicio que rompe moldes|, |Euskal Herria watch: ¿qué es el sumario 18/98?|, |Plataforma de Madrid de solidaridad con l@s afectad@s por el Sumario 18/98+|.
IndymediaEH-ko aurreko zentralak: |"18-98 makrojuzioa" etentzeko ohiua BECen entzungo da|, |Audientzia Nazionala berriro erasora|, |Talde sozialak auzian|