((i))
((i)) ((i)) Argitaratu Argitaratu FAQ FAQ [startpage.header. editorial] Editoriala Laguntza Laguntza i Kontaktatu

Ekitaldiak

agenda
agenda ikusi

ekitaldia argitaratu

Indy-eh ko txat zerbitzua

Zure izena edo izenordea (nick-a):

Bilatu






Argitaratu >>
Artxiboa >>
Newswire >>
Bideo artxiboa >>

Gaiak


Animali askapena
Antifaxismoa
Antimilitarismoa eta Bakea
Deialdiak
Ekologia
Emakumeak
Erresistentzia Globala
Euskara eta Kultura
Antiglobalizazioa
Giza Eskubideak
Inmigrazioa
Internazionalismoa
Kriminalizazioa
Okupazioa
Sexualitatea
Zientzia, teknologia eta sarea

Sindikazioa


xmlAzalekoak
xmlNewswire-a
xmlBideoak
xmlAudioak

Hiriak


www.indymedia.org

Proyectos
print
radio
satellite tv
video

Africa
ambazonia
canarias
estrecho
kenya
nigeria
áfrica del sur

Canada
hamilton
london, ontario
maritimes
montreal
ontario
ottawa
quebec
thunder bay
vancouver
victoria
windsor
winnipeg

Asia Del Este
burma
jakarta
japón
korea
manila
qc

Europa
abruzzo
alacant
andorra
anveres
armenia
atenas
austria
barcelona
belarus
bélgica
belgrado
bristol
bulgaria
calabria
croacia
chipre
emilia-romagna
estrecho
euskal herria
galiza
alemania
grenoble
hungría
londres
irlanda
estanbul
italia
la plana
liege
liguria
lille
linksunten
lombardia
madrid
malta
marseille
nantes
napoli
holanda
niza
noruega
oost-vlaanderen
c.m.i. indymedia paris/île-de-france
patras
piemonte
polonia
portugal
roma
romania
rusia
saint-petersburg
escocia
suecia
suiza
tesalónica
torun
toscana
toulouse
ukraine
gran bretaña
valencia

America Latina
argentina
bolivia
chiapas
chile
chile sur
brasil
colombia
ecuador
méxico
peru
puerto rico
qollasuyu
rosario
santiago
tijuana
uruguay
valparaiso
venezuela
venezuela indimedia

Oceania
adelaida
aotearoa
brisbane
burma
darwin
jakarta
manila
melbourne
oceanía
perth
qc
sydney

Asia Del Sur
india
mumbai

Estados Unidos
arizona
arkansas
asheville
atlanta
austin
baltimore
big muddy
binghamton
boston
bufalo
charlottesville
chicago
cleveland
colorado
columbus
washington, dc
hawaii
houston
ny capital
ciudad de kansas
los ángeles
madison
maine
miami
michigan
milwaukee
minneapolis/st. paul
new hampshire
nueva jersey
nuevo méxico
nueva orleans
north carolina
north texas
nyc
oklahoma
filadelfia
pittsburgh
portland
richmond
rochester
rogue valley
st louis
san diego
san francisco
bahía de san francisco
santa barbara
santa cruz, ca
sarasota
seattle
tampa bay
tennessee
estados unidos
urbana-champaign
vermont
western mass
worcester

Asia Del Oeste
armenia
beirut
israel
palestina

Temas
biotech

Proceso
fbi/legal updates
mailing lists
process & imc docs
tech
volunteer
  

Samien iraultza isila

Internazionalismoa  |

Askapena , 16.03.2007 09:40

Samien inguruko erreportai zabala eta sakona. Samiak Errusian, Finlandian, Suedian eta Norbegian bizi den jatorrizko herria da.

Argia astekarian (www.argia.com) agertu zen Lander Askapenako kidak eginiko erreportai osatu eta interesgarri hau)

Duela urte asko, sami herria nahi bezala bizi zen eskandinaviar penintsularen iparraldean. Naturarekin bat, bizia elur-oreinen zaintza eta arrantzaren inguruan egiten zuten gehienbat. Lurrak emandakoari ahalik eta probetxurik gehien atereaz, beren sinesmenekin lasai bizi ziren. Baina hasieran kristautasunaren izenean eta ondoren herritarren berdintasunarenean, ia desagertzeraino jazarri zituzten. Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiak beren lurraldea lautan zatitu ondoren izan zen hori. Samiek hizkuntza eta kultura bizirik mantentzea lortu bazuten ere, egindako kalteak agerikoak dira. Egun, mantso-mantso, beren kultura berreraikitzen ari dira etorkizuna ziurtatzeko.

Eguerdiko 13:00etarako ilundu du eta kanpoan tenperatura zero azpitik berrogei gradukoa da. Abenduaren lehenean gainditu zuen azken aldiz eguzkiak horizontearen marra, eta ordutik, zerua bi ordu baino gutxiagoz argitzen du egunero. Kautokeino herriko -3.000 biztanle, Norvegiako ipar ekialdean- bi supermerkatuetako batean hamar bat bizilagun ari dira erosketak egiten. Bi emakume berriketan ari dira apalen artean, baina ez norvegieraz. Samiak dira eta gákti izeneko jantzi koloretsuak daramatzate gainean. Hainbeste mendez hotzetik babestu dituen jantzia oraindik ere erabiltzen du hainbatek; XXI. mendean samien kultura bizirik denaren seinale.

Kautokeinon, 12 urteko Henrik gazteak egunero elurrak hartutako errepidean egiten du eskolarako bidea. Gaur beroki beltz lodi bat darama eta kolore bereko txapelaren azpian ezkutatzen du erdi-lo aurpegia. Eskolara joatea ez du gustuko, baina eskola guztiak bere hizkuntzan jasotzen ditu. Bere aurrekoen borrokari esker lortutako sami eskolaren lehen belaunaldiko ikaslea da.
Dendako emakumeak eta Henrik kultura beraren parte dira, baina bi belaunaldi. Haiek kultura arrotzen zapalkuntza sufritu dute eta haurra oraindik gazteegia da gertatutakoa ulertzeko, zer edo zer entzuna badu ere. Batzuen indarra esperientzia da, bestearena berriz, etorkizuna. Bi belaunaldi hauen erkatzea sami kulturak bizi duen trantsizioaren adibide garbia da. Hainbat web gune eta libururen arabera, samien kopurua 70.000 eta 100.000 artekoa da. Sami Institutuko Estatistika Sailak, ordea, datua ez du ontzat hartzen, hau kalkulatzeko baliabiderik ez dagoela argudiatuta. Samien bizileku den Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiaren arteko lurraldeari Saapmi deitzen diote. Azken urteetan, sami parlamentuen, eskolen eta samierazko hedabideen sorrerarekin, beren kultura babesteko urrats handiak eman dituzte.

Parlamentuak, kulturaren babesle

Sami herriaren historian izen bat idatzirik geldituko bada, hori Ole Henrik Maggarena da. Norvegiako Sami Legebiltzarreko lehen lehendakari izan zen zortzi urtez eta ondoren, Nazio Batuetako Indigenen Gaietarako Foro Iraunkorreko lehendakari izendatu zuten. Egun, sami hizkuntzako irakasle da Kautokeinoko Sami Unibertsitate Eskolan. 1989an hartutako argazki batean, Norvegiako Errege Olav V.aren ondoan ageri da, gáktia jantzita. Norvegiako erregea Karasjok herrira Sami Legebiltzarrari -Sámediggi samieraz- hasiera ematera joan zen egunean hartutakoa da irudia. "Nire bizitzako egunik zoriontsuena bezala gogoratzen dut; Norvegiako erregeak sami herriaren alde otoitz egin zuen eguna". Bere iritziz, irudia argazki bat baino askoz gehiago da, sami herriaren aurrerapenen seinale.

Sámediggia Norvegian bizi diren samien instituzio politikorik gorena da. Badira sami legebiltzarrak Suedian eta Finlandian ere, eta nahiz eta zenbait gai aztertzeko nazioarteko elkarlana izan, erakunde autonomoak dira. Egungo Norvegiako sami lehendakari Aili Keskitaloren hitzetan, legebiltzarrak sami kultura sustatzeko erantzukizuna du, hainbat ekintzen bidez. Lehena, diru laguntzen banaketa da; bigarrena, bitartekari aritzeaz gain, kultura arloko erakundeen arteko elkarlana erraztea: hala nola, museo eta sami antzerkiaren artekoa. Hurrengo urteetarako ere bada lanik eta helburuak argi ditu. "Gure hizkuntzaren inguruko lanak sustatuko ditugu. Baliabide gehiago jarriko ditugu, hizkuntzaren erabiltzailea belaunaldirik zaharrena delako eta hau zahartzen doan neurrian, gure haurrek ikasiko dutela ziurtatu beharra dugu".

Bere sorreratik, Norvegiako herri indigena honen legebiltzarra eskumen administratiboak irabazten joan da etengabe, gobernu zentrala galtzen joan den heinean. Gaur egun, Sámediggiak du hizkuntza, kultura eta ondare historikoen garapen eta babeserako ardura. Gainera, Sami Hezkuntza Kontseiluak Norvegiako Hezkuntza Ministerioaren funtzioak bereganatu ditu. Sami Legebiltzarrak hizkuntzaren irakaspena eta ikerketa ziurtatu behar ditu, eta diru kopuru jakin bat du horretarako. Guztira, Norvegiako Gobernuak 32 milioi euro eman zizkion 2006 urterako.

Eskolak, etorkizuna hurbilduz

Henrikek lagun asko ditu eskolan. Irakasgai guztiak samieraz ikasten dituzten arren, norvegiarrez oso ongi daki, sami gazteek hiru hizkuntza guztiz menperatzen baitituzte -ingelesa ere eskolan ikasten dute-. Ikasgelako paretan Saapmiko mapa dute, ikasleek margotua. Bertan, kolore desberdinez ageri da samiak bizi diren gune bakoitza, eta baita leku horietako jantzien aldaerak ere. Errusiako Kola penintsulan bizi diren samiak edo Finlandia aldeko mugako bizilagunak nola janzten diren ikasten dute eskolan. Arropa ikusita jakin dezakete nongoa den sami bakoitza, eta garai batean, baita zein familiatakoa zen ere. Jantziaren luzerak, formak, burukoak eta batez ere, marren kopuru, kokapen eta konbinazioak eman izan dute informazio hori historian zehar. Kolore nagusiak funtzio estetikoa baino ez du.

Eskoletan bizi den egoera guztiz ezberdina da duela mende erdi bizi zenarekin alderatuta. Beren hezkuntza sistema Norvegia, Suedia eta Finlandiako legedietan guztiz zehaztua dago, herrialde bakoitzean era batera. Norvegiako hezkuntza sisteman, esaterako, samieraz ikasteko eskubidea onartzen da. Suediarrak ez ditu eskubideak zehazten, baina adierazpenek argi uzten dute sami ikasleek sami hezkuntza hautatzeko aukera dutela. Finlandian ere ez dira eskubideak aipatzen, legea obligazio edo betebeharretan zehazten baita. Hemen, ikasleek hezkuntzaren erdia behintzat samieraz jaso dezakete. Errusiako legedian, azkenik, ez da aipatu ere egiten samiek hezkuntza beren hizkuntzan jasotzeko eskubidea.

Egun, eskolak kulturaren biziraupenerako eta berriztapenerako motorrik garrantzitsuenetakoak dira. "Gure seme-alabek gure hizkuntza ikastea oso garrantzitsua da, honek biziraungo duela ziurtatu behar baitugu", iritzi dio Kirsten A. G. Buyo Kautokeinoko irakasleak. Aipatu estatuetan hainbat eskola daude hezkuntza sami hizkuntzan ematen dutenak eta estatistikek erakusten dutenez, urtez urte gero eta ume gehiagok ematen dute izena eskola hauetan. Hala ere, kalitate oneko hezkuntza eskaini ahal izateko, beren hizkuntzan material gehiago behar dutela dio A. G. Buyok.

Sami eskoletako lehen belaunaldi honek behintzat ez du hizkuntza diskriminaziorik jasan. Izan ere, Tove Johansen ikertzaileak 1989an egindako elkarrizketetan ondorioztatu zuen helduentzako eskola garaiez hitz egitea "errepresio eta sufrimenduaz" hitz egitea dela. Garai haietan, sami askok seme-alabei beren hizkuntza ez erakustea erabaki zuten, etorkizunean arazorik izan ez zezaten. Antzeko arrazoiek bultzatuta aldatu zuten askok beren abizena. Oraindik ere ohikoa da bere abizena norvegiar itxurako batengatik aldatu zuen jendea ezagutzea. Samitasuna ezkutatzea ez zen horren helburu bakarra, lurrak erosteko eskubidea ere lortu nahi zuten. Ume haiek eskolan ez zuten beren iraganari buruz ezer ikasi, nortasuna galdu eta norvegiar bihurtu ziren, batez ere kostaldean bizi zirenak.

Hedabideak, hizkuntzaren normalizatzaile

Bi emakumeak erosketak egiten ari diren denda berean, ordainlekuaren atzealdean, hiru egunkari ezberdin har ditzake erosleak. Hiruetan Saapmiko gertaerak dituzte aztergai. Ságat astean bitan argitaratzen dute eta norvegiarrez da, 2.300 kopia ateratzen dituzte edizioko. Sami hizkuntzan idatzita dauden Min Ŕigi eta Ássu berriz, astean behin argitaratzen dira, edizioko 1.150 eta 1.050 kopiarekin, hurrenez hurren. Gutxi dira sami hizkuntzan irakurtzeko gai direnak eta horren ondorioz, egunkari formatuko astekariak kaleratzen dituzte, dagoen irakurlegoa ez baita nahikoa harpidetza bidezko egunkari bat mantentzeko.

Hala ere, beren hizkuntzan idatzi eta irakurtzen ikasterik izan ez zutenek badute aukera informaturik bizitzeko. Norvegiako, Suediako eta Finlandiako telebista konpainiek hitzarmena sinatu zuten egunero 15 minutuz sami politikako azken orduaz aritzeko. Albistegia arratsaldean da eta emisioak Saapmi eremu osoa hartzen du. Berriak sami hizkuntzan direnez, ikuslea mugaren zein aldetan dagoen kontuan hartuz azpitituluak dituzte norvegiar, suediar edo finlandieraz. "Gure ikerketek egunero 70.000 ikusle ditugula esaten dute", baieztatu du Nils Johan Heatta Sámi Radioko zuzendari eta editore nagusiak. Halaber, umeei eta nerabeei zuzendutako programazioa prestatzen ari dira.

Irratian ere badu txokorik samierak. 1946an entzun zen lehen aldiz, astean 15 minutuz. Norvegiar Telekomunikazio Korporazioaren erabakia izan zen. Gaur egun, 60 urte beranduago, astero 30 ordu baino gehiagoz eskaintzen da bertako hizkuntza eta lehen aipatu korporazioaren barruan Sami Irratiaren Atala dago, Karasjok herrian. Horrez gain, estatuan barreiatuta beste zortzi estudio lokal dituzte.

Bi egunkariak, sami irrati nazionala eta telebistako albistegia hizkuntzaren eta kulturaren normalizazio prozesuan garrantzitsuak dira, baita hedabide independenteek jokatzen duten rola ere, "bai behintzat samiona bezalako demokrazia gazte batean", gaineratu du Heattak.

Henrik gaztea eta supermerkatuko emakumeak kultura indigena beraren parte dira. Urtetan elur-oreinen zaintza exotiko, gákti jantzi, eskulangintza eta gauerdiko eguzkira mugatu den gutxietsitako kulturaren parte. Ia mende bateko zapalkuntzak mundua beste begi batzuekin ikustera behartu ditu samiak, baina etorkizuna begi onez ikusten dute. Diskrezio handiarekin eta zalaparta handirik gabe, beren kultura berreraikitzen ari dira, duela urte asko beraienak izan ziren eskubideak irabaziz. Pausoak haien aurrekoek egindako oinatzetan jarriz doaz, bide berriak aurkitzeko beldurrik gabe. Irribarrea ezpainetan, "isilpeko iraultza" egiten ari direla diote sami askok.

www.askapena.org-n edo argia.com-en badaukazue eskolei buruzko bideo bat, 3 elkarrizketa labur, beren kanta tradizionalen bi audio eta argazki galeria

Link del autor Homepage:: http://www.askapena.org


PDF-an jaitsi >>
Ańadir este artículo a la selección >>
Descargar la selección de artículos hecha en PDF >>
Emailaren bidez bidali >>
Komentarioa gehitu >>

Copyright © 2002 Indymedia Euskal Herria
Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen den bitartean. Indymedia Euskal Herria ez da hemen argitaratutako edukien arduraduna, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materialea argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.