Berriak berri: Bilboko ekimenaren balorapena eta argazkiak.
Orain dela hilabete bat baino gutxiago, Cuatro Telebista Kateak Bilboko San Frantzisko auzoko irudi bat erakutsi zigun non droga eta etorkin ilegalak zabal dabiltza. Bertan bizi, edota auzotik pasatzen garenok badakigu auzo ahori baino askoz gehiago dela. San Frantzisko bizirik dagoen auzo bat da eta gainera egunero lantzen du aurreiritzi hauek gainditzeko. San Frantziskon hamaika kultura ezberdinak nahasten dira, kaleko bizitzak oraindik bizirik dirau eta gero eta ekimen kultural eta sozial gehiago azelarazen dira.
Eta ekimen guzti hauen artean, laugarren urte jarraian (Bestelako edizioen informazioa: 2006, 2005 eta 2004), ekainaren 16an "Arroces del mundo / Munduko arrozak" edizio berria ospatuk oda . Ekimenak bi aurpegi dauka, bata jai-giroarena eta bestea aldarrikapenarena. Besteak beste hauek dira ekimenaren helburu batzuk: herritar partaidetza bultzatzea, espazio publikoak berreskuratzea eta instituzioek ahantzirik salatzea, gure auzoetan pertsona guztien integrazioa eta elkar bizitza bultztzea.
Azken hilabeteetan bestelako ekimenak burutu dira, besteak beste hitzaldi-topaketak "Bizitakoak banatuz gure auzoetako kideek kontatutak", umeentzako marrazki lehiaketa "Mundu bat hire auzoan", edo "Munduko jolasak". Aste honetan, hilak 5, 6 eta 8 jardunaldiak egingo diraauzoko historia aberatsa berreskuratzeko.
Informazio gehiago: prest daude egitarauak larunbata honetarako: |Iruñean, San Jose plazan|, |Gasteizen, Bueno Monreal kalean|, |Bilbon , Sanfran (pdf)|. Munduko Arrozak /07/ Arroces del Mundo web orrialdea.