Urriaren 12, 13 eta 14an: ezagutzaren baterakuntza; esperientzien feedbacka; adimen mugikorren konekzioa; artxiboa sortzen? Horrela plazaratzen da aktibismoaren estatu mailako topaketa hauen edizio berria. Oraingoan Gaztetxe bihurturiko Gernikako Astra lantegian (CSOA Astra Gernikeko Gaztetxea).
Hackelarre 2007 topaketaren webgunean adierazten den moduan,
hackmeeting-a ekitaldi autoantolatu /desantolatuak dira; non jakintza eta era guztietako esperientziak elkartrukatzen eta gizarteratzen diren. EZ dira party-ak, EZ dago antolatzailerik, ezta gonbidaturik ere, parte hartu nahi duenarentzat irekia dago partehartzea, dinamikoa da berez. Ospatzen den leku bakoitzak berezia bihurtzen du eta bizitzeko eta asmatzeko modu asko dago.
Aurreko ekitaldietan bezala, wiki erara asmatutako webgune bera, izena emateko bide bilakatu da; baita hitzaldiak, tailerrak, mahai inguruak eta bestelako ekintzak proposatu eta kudeatzeko bide ere. Hori guztia software libre eta jakintzaren elkartruke askearen filosofian oinarriturik. Era honetako bileretan, zibereskubideen defentsa, ahalmen sortzailea, edota teknologiak gizarte mugimenduetan duen inplikazioa, leku garrantzitsua dute.
Indymediak topaketa hau hackmeetingera gerturatuko den jendea elkartzeko aprobetxatuko du, estatu mailan Indymedia proiektu ezberdinetan kolaboratzen duen jendearekin tartetxo bat igaro eta Indymedian inguruan kezkatzen gaituen gaiak jorratuko ditugu.
|Egitaraua|