BERRIAK BERRI: Atzo, asteartea, Ertzainak Erriberan sartzen saiatu dira!. Etorri gaztetzea defendetzera!!
Bilboko bihotzean eraikin oso bat okupatu da gaur arratsaldeko lauretan. Arriagaren atzeko aldean BOMeko 30 kideek etxebizitzaren eskubidea errealitate bihurtzeko hamar urte baino gehiago hutsik egon den bost solairuko eraikina okupatu dute. Bertan gazte batzuk bizitzen hasiko dira berehala. OKUPATZEKO PREST! BOMek egindako kanpainaren barruan egindako okupazio garrantzitsua da hau. Barruan dauden lagunek hiriko kolektibo desberdinei lekua ezagutzeko eta defenditzeko gonbidapena luzatzen diete.
Informazio gehiago, argazkiak, audioak eta albisteak hemendik aurrera Indymedia Euskal Herriaren newswiren, BOMen blogan, Irola Irrati Librean entzuten edo Tas Tas irrati librearen webean aurkituko dituzue.
Okupazio hau defenditzeko eta oro har, etxebizitza eskubidearen alde jokatzeko biharko manifestazioan parte hartzea inoiz baino garrantzitsua izango da. Manifestazio eta ekitaldi honen jarraipen berezia izango da Tas Tas irrati libretik: programa berezia 12:00etatik 14:00etara. Entzun ahal izango da 97.00fm frekuentzian edo interneten Irola Irratian.
IndymediaEH-an agertutako albisteak: |Urte berria hasiko dugu Erriberako etxe okupatuan |, |Bilboko okupazioaren lehenengo kronika|, |Bilbon izandako okupazio berriari buruzko elkarrizketa|, |Bilboko okupazioaren jarraipena Irola irratian|, |Fotos de la rueda de prensa y concentración frente al nuevo edificio ocupado en Bilbao|, |Comunicado del BOM sobre la nueva okupación en Bilbo|, |Gaur emandako prentsaurrekoaren audioa|.
Okupazioaren Bideoak eta audioak: |Sarrera|, |Prensaurrekoa|
|Prensaurrekoaren audioa|,|Tas-Tas-ek egindako bi orduko saio berezia okupazio berriari buruz audioa|
Manifestazioaren argazkiak: |[1]|, | [2]|, |[3]|, |Bideoa| eta |Tas-Tas-ek egindako bi orduko saio berezia okupazio berriari buruz audioa|.
|Manifestua eta atxikimenduak bidaltzeko helbidea|, |BOMen bloga berria martxan|
Okupazioa medioetan: |Gara|, |El Correo|, |Deia|.