((i))
((i)) ((i)) Argitaratu Argitaratu FAQ FAQ [startpage.header. editorial] Editoriala Laguntza Laguntza i Kontaktatu

Ekitaldiak

agenda
agenda ikusi

ekitaldia argitaratu

Indy-eh ko txat zerbitzua

Zure izena edo izenordea (nick-a):

Bilatu






Argitaratu >>
Artxiboa >>
Newswire >>
Bideo artxiboa >>

Gaiak


Animali askapena
Antifaxismoa
Antimilitarismoa eta Bakea
Deialdiak
Ekologia
Emakumeak
Erresistentzia Globala
Euskara eta Kultura
Antiglobalizazioa
Giza Eskubideak
Inmigrazioa
Internazionalismoa
Kriminalizazioa
Okupazioa
Sexualitatea
Zientzia, teknologia eta sarea

Sindikazioa


xmlAzalekoak
xmlNewswire-a
xmlBideoak
xmlAudioak

Hiriak


www.indymedia.org

Proyectos
print
radio
satellite tv
video

Africa
ambazonia
canarias
estrecho
kenya
nigeria
áfrica del sur

Canada
hamilton
london, ontario
maritimes
montreal
ontario
ottawa
quebec
thunder bay
vancouver
victoria
windsor
winnipeg

Asia Del Este
burma
jakarta
japón
korea
manila
qc

Europa
abruzzo
alacant
andorra
anveres
armenia
atenas
austria
barcelona
belarus
bélgica
belgrado
bristol
bulgaria
calabria
croacia
chipre
emilia-romagna
estrecho
euskal herria
galiza
alemania
grenoble
hungría
londres
irlanda
estanbul
italia
la plana
liege
liguria
lille
linksunten
lombardia
madrid
malta
marseille
nantes
napoli
holanda
niza
noruega
oost-vlaanderen
c.m.i. indymedia paris/île-de-france
patras
piemonte
polonia
portugal
roma
romania
rusia
saint-petersburg
escocia
suecia
suiza
tesalónica
torun
toscana
toulouse
ukraine
gran bretaña
valencia

America Latina
argentina
bolivia
chiapas
chile
chile sur
brasil
colombia
ecuador
méxico
peru
puerto rico
qollasuyu
rosario
santiago
tijuana
uruguay
valparaiso
venezuela
venezuela indimedia

Oceania
adelaida
aotearoa
brisbane
burma
darwin
jakarta
manila
melbourne
oceanía
perth
qc
sydney

Asia Del Sur
india
mumbai

Estados Unidos
arizona
arkansas
asheville
atlanta
austin
baltimore
big muddy
binghamton
boston
bufalo
charlottesville
chicago
cleveland
colorado
columbus
washington, dc
hawaii
houston
ny capital
ciudad de kansas
los ángeles
madison
maine
miami
michigan
milwaukee
minneapolis/st. paul
new hampshire
nueva jersey
nuevo méxico
nueva orleans
north carolina
north texas
nyc
oklahoma
filadelfia
pittsburgh
portland
richmond
rochester
rogue valley
st louis
san diego
san francisco
bahía de san francisco
santa barbara
santa cruz, ca
sarasota
seattle
tampa bay
tennessee
estados unidos
urbana-champaign
vermont
western mass
worcester

Asia Del Oeste
armenia
beirut
israel
palestina

Temas
biotech

Proceso
fbi/legal updates
mailing lists
process & imc docs
tech
volunteer
  

Carod Rovirak plagiatzen digu

Euskara eta Kultura  |

Esku nabarrak , 30.05.2008 10:41

Sustoa hartu nuen atzoko Berrian irakurri nuenean Carod Rovira-ren ahotik:

«Ni ez naiz nazionalista; katalana demokrata eta ezkertiarra baizik».

Badira ia 10 urte idatzi genuela:

"Ni ez naiz abertzalea, nafarra naiz demokrata, errepublikarra eta Nafarroako Errepublika ezinbestekoagoa dut bizitzeko "arrainak bere ura baino" edo Arizkurenek janaria baino."

Ematen du atzetik datozela baina guk baino lehenago lortuko dute Errepublika eta lagunduko digute. Ongi etorri Errepublika gorrira Josep Lluis Carod-Rovira Kataluniako Generalitateko presidenteorde "plagiatzailea".

Carod Rovira


 http://www.eskunabarra.org/Mezuak/Propuesta.htm

1.- Identitate juridiko politiko nazionala, nafarrak gara.

Ni ez naiz abertzalea, nafarra naiz eta Nafarroako Errepublika, alegia, Nafarroa garaia eta behera, Zuberoa, Lapurdi, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia, ezinbestekoagoa dut bizitzeko "arrainak bere ura baino" edo Arizkurenek janaria baino.

Bere burua ez "nazionalista"-tzat aitortzen dutenek adierazten ari direna da, ez direla nafarrak, alegia, direla espainiarrak edo frantziarrak eta mantendu nahi dituztela betiko Francoren edo De Golen armaz eta bortizki lortutako "una Espańa (France) grande y libre" inperialista estatuak.

Eaj eta Ea-ko buruek erabaki behar dute zer diren, Pp, Psoe, Upn,.... Udf-ko buruek erabaki duten bezala, gero guztiok bozkatu behar dugu...Zer ordea, I. Nafarroako Errepublikaren konstituzio berria ez bada?

Niri ere gustatuko litzaidake parte hartzea hauteskunde batzuetan erabakitzeko ea alemaniarrak, frantziarrak edo italiarrak diren...

Bitartean Independentzi gerrako preso nafarrak, guztiok bezala, baraurik hil zorian..

 http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-05-29&orria=002&kont=004

Papereko edizioa Osteguna, 2008ko maiatzak 29
SAILAK »
HARIAN
Nazionalitate anitzeko independentzia

Independentziaren bidea nazionalismoa gaindituz eta identifikazioa sendotuz egin behar dela uste du Carodek

ixiar zubiaurre

Andoain

«Ni ez naiz nazionalista; katalana demokrata eta ezkertiarra baizik». Josep Lluis Carod-Rovira Kataluniako Generalitateko presidenteorde eta ERC Esquerra Republicana de Catalunyako buruak ez du uste independentziarako bidea nazionalismotik abiatu behar denik egun. Katalunia estatu subirano bihurtuko bada, katalanek hala nahi dutelako izango da, eta ez «nazionalismo tradizionalistak» aldarrikatu dituen bestelako nortasun argudioengatik. «Ez dago herritarren borondatea adieraztea baino gauza garrantzitsuagorik. Ez dago herriaren borondatea geldituko duenik». Atzokoan, BERRIAk eta Martin Ugalde Kultur Parkeak atontalutako foroan argitaratu berri duen liburua aurkezteko aukera aproposa izan zuen Carodek; baita horren aitzakian, eta Kataluniako independentzia xede, bere tesi politikoa aurkezteko ere.

Caroden ibilbidea marrazteko xedez, Martxeko Otamendi BERRIAko zuzendariak osatutako soslaian konplizitate keinu ugari antzeman ziren. Eta irribarreak ere marraztu zituen Caroden aurpegian. Besteak beste, buruzagi errepublikanoak argitarau berri duen liburua aitzaki hartuta, Euskal Herriko politiko guztiak elkarrekin jarrita idatzi dituztenak baino liburu gehiago idatzi dituela bota zion ERCko buruari. Irribar batekin erantzun zion honek; hitza hartu bezain laster, askok egiten ez duten moduan, sinatu bakarrik ezetz, idatzi ere, azken liburu hori berak idatzi duela erantzun zion. Errepide mapa halako bat da 2014 Que parli el poble catalá (2014 Herri katalanak hitz egin dezan) liburua, teoria politikoa lantzeaz gain, zerbait egiten hasteko gonbita egiten duena.

«Demokrata, ezkeriar eta nazionalista» moduan, bere helburua «bidezko herrialde katalana sortzea» dela azaldu du Carodek, hitzaldira hurbildutako dozenaka lagunen aurrean; horien artean baita aurpegi ezagun asko ere: Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi; Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Sabin Intxaurraga, Ińaki Galdos eta Onintza Lasa Eusko Alkartasuneko kideak; Josean Lizarribar, Juan Mari Torrealdai, Juan Mari Larrarte, Txema Auzmendi, Ińaki Uria eta Jose Maria Sors ere izan ziren hitzaldian, batzuk aipatzearren.

«Bazterkeriarik gabeko herrialde subiranoa, katalan guztiei edozelako oinarrizko zerbitzuak bermatuko dizkiona» du xede Carodek. Halako herrialde bat Espainiako parte izanda erdiestea ezinezkoa dela argi du, gainera. Kataluniak ongizatearen estatua izan behar du, hortaz. Bertan «jaiotzez katalanak direnen eta hala ez direnen, hau da, katalan berrien» kohesioa bilatu beharko da.


INDEPENDENTISTAK. Carodek hiru independetista mota bereizten ditu Katalunian. «Alde batetik independentista emozionalak daude. Horien erretolika honako hau da: niri independentzia lortzea gustatuko litzaidake, baina hori ezinezkoa da». Halakoen independentzia nahiak sentimenduek gidatzen dituztela uste du. «Barça eta Madrilgo futbol partida batean sentituko luketen momentuko haserrea sentitzen dute Espainiarekiko».

Bigarren mailan «nerabezaroko independentistak» leudeke. Carod Roviraren ustez, halakoek bizitza osoan independetista izatea dute xede. «Eta nik ez dut betirako independentista izan nahi. Independente bihurtzeko independentista izateari utzi nahi diot». Horiek gobernuaren edo edozein erakunde publikoen aurkako jarrera hartzen dutela salatzen du ERCko buruak; nahi duten hori nozbait gertatuko dela sinetsita. Horren aurreanargi du: «Independentziak ezin du gaztetxoen kontua bakarrik izan. Hala izango balitz ez luke etorkizunik izango». Estatu subiranoa sortzeko nahiak ezin du beraz, gizarteko sektore baten helburu esklusiboa izan. «Mota guztietako jendea erakartzeko gaitasuna dugunean lortuko dugu independentzia . Mercedes autoak gidatzen dituztenak, GIO lurrin garestiak erabiltzen dituztenak... Guzti horien borondatea garrantzitsua da. Estatu berri baten aldarrikapenak nazionala eta anitza behar du izan». Azkenik, independentismo heldua legoke. Hor kokatzen du bere burua presidenteordeak.

«Ez al dira bada Mariano Raxoi eta Zapatero independentistak? Edo Nicolas Sarkozy eta horren emazte Carla Bruni, edo Segole Royal.... denak dira independentistak». Independentziaren mugimenduak gehiengo zalaba lortzeko saikera egin behar duela dio. «Muturreko ikur independentistek asko asmo horretatik urruntzea eragiten dute. Ez dago zertan halakoetara jo. Izan ere, XXI. mendean independentzia aldarrikapena egitea baino gauza muturrekorik ba al dago?». Beraz, moldeei baino, edukiari berari garrantzia ematearen alde agertu da. «Goxoa, erakargarria, esku zabala... zoragarriak izan behar dugu».


IDENTITATEA BARIK IDENTIFIKAZIOA. Kataluniak azken urteetan aldaketa handiak jasan dituztela gogoratu du Carodek. Milaka etorkin jaso dituzte, besteak beste, eta horrek nortasun katalana gainditzea ekarri du ezinbestean. Horregatik, egun independentzia nazionalismo eta identitate terminoetan bultzatzeak ez duela ez hanka ez buru uste du. «Katalanismo tradizionalak hizkuntza, historia, etnia, identitatea eta halakoak aldarrikatu izan ditu bere helburuak argudiatzeko». Horiei eusteak baina, ez du zentzurik egun, sentimendu, nortasun, hizkuntza, eta etnia anitzeko katalan ugari elkarbizi baitira lurralde fisiko berean. Hori guztia dela eta, indetitatea gaindituz, proiektu bakar batekiko identifikazioa sendotu behar dela dio.

«Katalunian askok ez dakite subiranoak izan nahi dutenik ere. Eta egia esan, hala hobe da, bestela nahi horiek uxatzeko ahalegin guztiak egingo lituzkete. Alabaina, kokoteraino daude Madrilez, eta Katalunian bizitzeagatik jasan behar dituzten bizi baldintza kaxkarragoak izateaz». Espazio fisiko batean kohesio sentimenduak indartu eta nortasun anitzeko identifikazio bakarra sortzea da, bere ustez, independentziarako giltzarria.


INDEPENDENTZIA LORTZEKO LAU BIDEAK. Generalitateko buruzagiaren ustez, lau bide daude independentzian erdiesteko. Bide aramatua eta gizarte iraultza tartean. «Lehenego bi bide horien aurka nago ni, eta Kataluniako gizartearen zati handi bat ere hala dagoela uste dut». Azkenengo biak «bide politikoak» lirateke. «Alde batetik estatuko legeak aldatzen saiatu gintezke, edo bestela alde bakarreko independentzia aldarrikatzen». Lehenengo bide horrek zalantza handiak sortzen dizkio, izan ere, ez da seguru parte izango ez diren estatua aldatzeko saiakera egin behar ote duten. Hala bada, alde bakarreko independentzia aldarrikapena baino ez zaie geratzen. «Horretarako, burujabetza, konplizitate eta afirmazio espazioak sortu behar dira». Eskuduntzak beste inork baino hobeto kudeatzeko gai direla erakusteko.

Auzitegi Konstituzionalari herritarren gehiengoa erabakitakoa hankaz gora botatzeko eskumena ukatu dio, demokrazia edozein legediaren gainetik dagoela eta.






Kataluniako egoera eta beste herrialdeetakoak ez dira parekagarriak

Josep Lluis Carod-Rovira Generalitateko presidenteordeak eta ERC Esquerra Republicana de Catalunyako buruzagiak argi utzi nahi izan du: «Hemen azaldutako gogoetak nireak dira, nire-nireak, katalan batenak». Hala, Kataluniako egoerari irtenbide bat emateko balio duten proposamen eta tesiek, seguruenik, Euskal Herriko gatazkari konponbidea emateko ez luketela balioko adierazi du. Zentzu horretan, mimetismoam erortzea arriskutsua eta kaltegarria dela azaldu du. Egoera berean dauden herrialdeei begira egon baino, norbera bere independentziarako bidea egiten ahalegindu beharko litzatekeela uste du; horrek, beste herrialdeei lagunduko bailieke.











«Ez dut independentista izan nahi beti. Independente bihurtzeko independentista izateari utzi nahi diot»

«Kataluniako estatu berri baten aldarrikapenak nazionala eta anizduna behar du izan»

josep lluis carod-rovira

ERC-ko buruzagia











«ERCren arrakasta da beste alderdiak gure tesiak bereganatzen ari izana»

josep lluis carod-rovira Generalitateko presidenteordea eta ERCko presidentea

ERCko Kongresuaren atarian alderdi independentistak hartu behar duen norabideaz mintzatu da oraino presidentea den Josep Lluis Carod-Rovirak.

kristina berasain

Andoain

ERC Esquerra Republicana de Catalunyako presidentetza uzteko egun gutxi gelditzen zaizkio Josep Lluis Carod-Rovirari (Cambrils, Tarragona, 1952). Generalitateko presidenteorde karguan, berriz, beste bi urte ditu aurretik baldin eta hirukoa hausten ez bada. Alderdiaren barruko krisia lehen bai lehen bideratu eta ondoren, lehentasuna, indar politiko bezala sinesgarritasuna berreskuratzea dela esan dio BERRIAri Carod-Rovirak.

Heldu den ekainaren 7an egingo du Kongresua ERCk. Alderdiak norabidea, estrategia, aldatu behar duela uste duzu?

Esquerra une honetan bidegurutzean dago eta zein bide hartuko duen erabaki behar du. Denbora gutxian asko hazi den alderdia da eta ezin du izan oposizio egitea xede duen mugimendu kontsignatarioa eta, aldi berean, gobernuan erantzukizunak dituen alderdi serioa. Bateraezina da hori.

Ernest Benach eta Rafael Niuboren hautagaitzaren alde egin duzu. Zergatik?

Esquerrari komeni zaion eta gizarteak gutaz espero duen alderdiaren perfila ordezkatzen dutelako. Esquerrak ezin du erresistentziari lotutako alderdia izaten jarraitu. Kataluniarentzat estatu bat nahi badugu, eta horixe izan da hainbat belaunaldiaren ametsa, orduan ume eta gazteen moduan jolas egiteari utzi behar diogu; hau serioa da eta seriotasunez aritu behar dugu. Horrela bakarrik lortuko dugu gure kausara orain arte pentsaezinak ziren sektoreak hurbiltzea. Edukian muturrekoak baina forman moderatuak izan behar dugu. Europako Batasunaren baitan estatu berri bat sortu nahi izatea baino muturragoko ezer ez dago... Akats bakoitzak indenpendentismotik urruntzen gaitu.

Norbaitez ari al zara muturreko jarreraz ari zarenean?

Ez, hau ez da pertsonen auzia hau kultura politikoaren auzia da. Independentismo soziologikoak asko dauka anti sistemaz baina gizartearen gehiengoa ez da horrelakoa eta, beraz, ezin duzu bide demokratikotik estatu baten sorrera aldarrikatu gehiengoa eduki gabe. Ezein herrialdek eskuratu du independentzia oposiziotik.

ERCren sektoreren batek akaso bide hori defendatzen ari da...

Oposizioaren kultura oraindik bizirik dago sektoreren batean baina gobernuaren kulturara urratsa egin behar da. Puigcercos akaso bai, baina bere bidaide asko ez ditut prest ikusten horretarako.

Joan Puigcercosen hautagaitza da sinadura gehien bildu dituena...

Hautagaitza sendoa da dudarik gabe; izan ere, aparatuaren hautagaitza da eta gauza jakina da alderdi guztietan zer gertatzen den aparatuarekin; hala ere, militanteek dute azken hitza.

Puigercosek Generalitatea utzi izana, zure ustez, ez du zerikusirik bozen emaitzekin. Zergatik utzi zuen orduan?

Ondo ulertu banuen bere ustez gauzak ez zeuden ongi alderdian, beraz, alderdira bideratu nahi zituen indar guztiak. Puigcercosek inoiz buruzagitzari heltzeko ahalegina egingo zuela gauza jakina zen eta zilegia da. Lehenago edo geroago gertatuko zen.

Ideologikoki bien artean apenas alderik ez dagoela esan izan duzu...

Nekez aurki daitezke aldeak estrategiaren eremuan; aldeak alderdi ereduaren ingurukoak dira eta nik defendatzen dudan eredua hazi eta ireki nahi duen alderdi moderno batena da eta ez kontrola daitekeen ohiko alderdi txikiarena. Makineria malgua dut gustukoa eta ez hertsia.

Hirukoa arriskuan al dago?

Nire ustez alderdi serio batek bere hitza bete behar du; Esquerrak orain gobernua uzten badu urte asko pasako dira berriz bertan egoteko; progama batekiko konpromisoa hartu baduzu ezin duzu bat batean utzi, besteak beste, zure gobernu kideen konfiantza eta oposizioko alderdian aurrean sinesgarritasuna galduko duzulako.

Independentismoa defendatzen duen alderdi batek sozialistekin hirukoa eratu izana ez al da kaltegarria izan?

Ezkutatu egiten den egia bat dago: Katalunian dagoen alderdi independentista bakarra da ERC. Koalizio gobernua independentista ez den alderdi batekin eratzea beste aukerarik ez du Esquerrak. Horrek, dena den, ez du esan nahi beste alderdi horien baitan independentistarik ez dagoenik.

Bost diputatu eta 400.000 boto galdu dituzue azken bozetan. Zer hausnarketa egin duzue horren inguruan?

Ez dugu jakin PPren kontrako botoa ordezkatzen eta horregatik irabazi ditu bozak PSCk; mezu hori ordezkatzen jakin duelako.

ERCk hirukoa osatzeko garaian lehentasuna eman zion ezkerreko ildoak defendatzeari alderdi nazionalisten arteko koalizioa eratzeari baino?

Ez. ERC alderdi independista eta ezkerrekoa da eta bi ezagurri horiek defendatzen dituen beste alderdirik ez dagoenez gutxienez horietako bat, ezkertiarra izatearena, ordezkatzen duenarengana egin genuen apustu. Zilegia da.

Zeintzu ekarpen egin dizkizue hirukoari?

Ekarpen handiena da egun sozialistek auzi askoren aurrean duten ikuspuntua eta convergentek izan duten jarrera aldaketa. Esquerra borroka ideologikoa irabazten ari da. Orain arte guk bakarrik esaten genituen gauzak sozialisten eta convergenciakoen ahotan daude orain. Esquerraren tesiak beste alderdiek bereganatzen ari izana da gure arrakasta. Katalunian gero eta zabalagoa da sentimendu subiranoa eta, ulertzeko zaila bada ere, sentimendu hori ez da nazionalista baizik eta nazionala.







Link del autor Homepage:: http://www.eskunabarra.org


Artikulo hau PDF formatuan jaitsi
Artikuloa zerrendara gehitu
Artikulo zerrenda PDF formatuan jaitsi
E-mail bidez bidali
Zabaldun argitaratu
Iruzkina gehitu

 

Mitohumanus

30.05.2008 - 12:16
Badira ia 10 urte idatzi genuela: ba, arazoak dituzu.
Homepage:: http://

nigugera


Copyright © 2002 Indymedia Euskal Herria
Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen den bitartean. Indymedia Euskal Herria ez da hemen argitaratutako edukien arduraduna, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materialea argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.