Gogoratuak izango dira Donostiako Morlans auzoan, Ibarretxek bere polizia igorriko du beti bezala, jendea bilduko da azken 17 urteren antzera, Ibarretxek eta Baltzak pankarta debekatu dutela apologia delakoan, konkistatzaile espainiarren indar armatuek eraildako gazteak gogoratzea delitua balitz bezala, duela 1230 urteko Orreagako gudariak alegia. Gogoratuko dute duela 17 urte gertatutakoa, alegia, 1991-8-17an Iñaki Ormaetxea Urbinakoa, Jokin Leunda Beasaingoa eta Patxi Itziar Debakoa inguraturik izan zirela Donostiako Tolaretxe etxean Morlans auzoan, txapel okerrak ehun baino gehiago, tirokatu eta granadak jaurti zituzten gazteen aurka, etxera sartu aurretik, hirurak hilik azaldu zirela baten bat errematatuta. Txalaparta eta adarraren otsarekin eman diete agurra Orreagan bezala, bertsolariak, senideak azalduko dira guztien aurrean, lore sorta bana emango diete, dantzariek dotore jantzita ohorezko aurreskua eskainiko diete eta Gudariak abestuz emango zaio amaiera ekitaldiari. Agur eta ohore Iñaki Ormaetxea, Jokin Leunda eta Patxi Itziar. Berriro ere artaldeari eraso otso maltzurrak. Beti bezala gero kontatuz komenentziko gezurrak. Jakin bezate oraindik ere dudarik duten apurrak beti loreak sortzen dittula malkoz bustitzen den lurrak.
Bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=7BjluZEHUmI