((i))
((i)) ((i)) Argitaratu Argitaratu FAQ FAQ [startpage.header. editorial] Editoriala Laguntza Laguntza i Kontaktatu

Ekitaldiak

agenda
agenda ikusi

ekitaldia argitaratu

Indy-eh ko txat zerbitzua

Zure izena edo izenordea (nick-a):

Bilatu






Argitaratu >>
Artxiboa >>
Newswire >>
Bideo artxiboa >>

Gaiak


Animali askapena
Antifaxismoa
Antimilitarismoa eta Bakea
Deialdiak
Ekologia
Emakumeak
Erresistentzia Globala
Euskara eta Kultura
Antiglobalizazioa
Giza Eskubideak
Inmigrazioa
Internazionalismoa
Kriminalizazioa
Okupazioa
Sexualitatea
Zientzia, teknologia eta sarea

Sindikazioa


xmlAzalekoak
xmlNewswire-a
xmlBideoak
xmlAudioak

Hiriak


www.indymedia.org

Proyectos
print
radio
satellite tv
video

Africa
ambazonia
canarias
estrecho
kenya
nigeria
áfrica del sur

Canada
hamilton
london, ontario
maritimes
montreal
ontario
ottawa
quebec
thunder bay
vancouver
victoria
windsor
winnipeg

Asia Del Este
burma
jakarta
japón
korea
manila
qc

Europa
abruzzo
alacant
andorra
anveres
armenia
atenas
austria
barcelona
belarus
bélgica
belgrado
bristol
bulgaria
calabria
croacia
chipre
emilia-romagna
estrecho
euskal herria
galiza
alemania
grenoble
hungría
londres
irlanda
estanbul
italia
la plana
liege
liguria
lille
linksunten
lombardia
madrid
malta
marseille
nantes
napoli
holanda
niza
noruega
oost-vlaanderen
c.m.i. indymedia paris/île-de-france
patras
piemonte
polonia
portugal
roma
romania
rusia
saint-petersburg
escocia
suecia
suiza
tesalónica
torun
toscana
toulouse
ukraine
gran bretaña
valencia

America Latina
argentina
bolivia
chiapas
chile
chile sur
brasil
colombia
ecuador
méxico
peru
puerto rico
qollasuyu
rosario
santiago
tijuana
uruguay
valparaiso
venezuela
venezuela indimedia

Oceania
adelaida
aotearoa
brisbane
burma
darwin
jakarta
manila
melbourne
oceanía
perth
qc
sydney

Asia Del Sur
india
mumbai

Estados Unidos
arizona
arkansas
asheville
atlanta
austin
baltimore
big muddy
binghamton
boston
bufalo
charlottesville
chicago
cleveland
colorado
columbus
washington, dc
hawaii
houston
ny capital
ciudad de kansas
los ángeles
madison
maine
miami
michigan
milwaukee
minneapolis/st. paul
new hampshire
nueva jersey
nuevo méxico
nueva orleans
north carolina
north texas
nyc
oklahoma
filadelfia
pittsburgh
portland
richmond
rochester
rogue valley
st louis
san diego
san francisco
bahía de san francisco
santa barbara
santa cruz, ca
sarasota
seattle
tampa bay
tennessee
estados unidos
urbana-champaign
vermont
western mass
worcester

Asia Del Oeste
armenia
beirut
israel
palestina

Temas
biotech

Proceso
fbi/legal updates
mailing lists
process & imc docs
tech
volunteer
  

Bizi osorako espetxe zigorra Europan

Internazionalismoa  |

Gorka , 01.10.2008 11:07

Bizi osorako espetxe zigorra Europan

Zorrotztasunez ulertuta, bizi osorako espetxe zigorra presoaren bizitza ososa irauten duen zigorra da; hala ere 20 urtetik gorako zigorrak izendatzeko ere erabiltzen da, iraupen honetako zigorrek ondorio fisiko eta psikologiko latzak eragiten dituztelako eta hortaz giza eskubideen ikuspegitik onargaitzak direlako.

Europar Batasunean teorian ez dago bizi osorako iraupena duen zigorrik, estatu guztietan bizi osorako zigorra epe bat igarota berrikusteko eta zaintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera aurreikusten delako, ?bizi osorako zigor berrikusgarria? bezela ezagutzen dena. Epemuga hau estatu batetik bestera aldatzen da: Italian 26 urte, Britainia Haundian 20-25 urte, Grezian 20 urte, Frantzia, Alemania, Austria eta Suizan 15 urte, Danimarkan 12 urte eta Irlandan 7 urte.

Espainiar estatuan bizi osorako espetxe zigorrak ez du legedian tokirik eta jurista gehienen ustez hura indarrean jartzea bateraezina da Espainiar Konstituzioak (1978) espetxe zigorren helburu bergizarteratzaile eta hezitzaileari buruz, eta zigor zein tratu krudel eta ankerren debekuari buruz dioenarekin. Argudio berdinak dira espainiar estatuan bizi osorako zigor ezkutuak legalki aplikatzeko aukera ematen duten 2003ko Kode Penalaren erreformen eta ?Parot dotrinaren? aurka erabilitakoak.

Ezin da ahaztu 1973ko Kode Penalak (?zaharra? bezela ezaguna) 20-30 urte bitarteko gehienezko espetxeratze aldia aurreikusten zuela, Europa erdian bizi osorako espetxeratze bat bezela hartzen dena, eta hainbat preso politikok zigor luzeak bete dituztela: Laudelino Iglesias anarkista euskaldunak 23 urte terdi bete zituen (2004) eta Francisco Brotons komunistak aldiz 25 urte (2002). Egia da zigorra laburtzeko aukera bazegoela erredenzioen bitartez (espetxean betetako denboragatik, lana egiteagatik, ikasteagatik, e.a.).

1995eko Kode Penalak (?berria? bezela ezaguna) gehienezko espetxeratze aldia 30 urtetan finkatu zuen eta zigorra laburtzeko aukera gehienak ezabatu zituen. Baina 2003. urtean, ?terrorismoaren? aurkako gudaren harira, eta hazten zihoan giro sozio-politiko gatazkatsu batetan, bizi osorako zigor ezkutua bere osotasunean ezarriko zuen Kode Penalaren erreforma burutu zen.

2003ko Kode Penalaren erreforma
PSOE eta PP alderdiek bultzatua eta politika antiterroristari estuki lotuta.
Bizi ososrako espetxe zigorra aplikatzeko marko legala sortzen duten neurriak jarri zituzten indarrean:
-Gehienezko espetxeratze aldia 40 urtetara luzatzea.
-Zigorrak osotasunean betetzeko beharra.
-Zigorrak gogortu eta delitu berriak tipifikatu.
-Zigorren erredenzioak erabat ezabatu.
-Onura penitenziarioak, 3. gradua eta baldintzapeko askatasuna lortzeko baldintzak gogortu.

Auzitegi Gorenaren ?Parot dotrina? (2006)
Entzutegi Nazionalak sortu eta Auzitegi Gorenak, 1973ko Kode Penalarekin zigortutako preso politikoei erredenzioak kentzeko asmatu zuen trikimailu judiziala. Erredenzioak 1973 edo 1995eko kodeek ezartzen zuten gehienezko espetxeratze aldiari (30 urte) aplikatu ordez, presoak jasotako zigor guztiei banaka aplikatzen zaie, era honetan erredenzioak ezerezean gelditzen direlarik.

Mari Luz kasuaren eta Iñaki De Juanaren askapenaren inguruan espainiar eskuinak antolatutako zirko mediatikoaren harira, hedabideetan bizi osorako zigorraren eta bortxatzaile zein ?terroristentzako? zigor-ondorengo kontrol neurrien gainean zinismoz eta zurikeriaz betetako sasieztabaida bat izan da. Epaile eta juristen elkarteen eta PSOEko zenbait sektoreen oposaketa irmoaren ondorioz eztabaida bertan behera gelditu zen; Espainian Europan diren bizi osorako zigor legalak baino askoz gogorragoa den ezkutuko betirako espetxe zigorra badagoela agerian gelditzen ari zelako.

Alemaniar estatuan bizi osorako zigorra -legearen arabera- 15 urteren buruan berrikusten bada ere hor dago RAF erakundeko preso politikoen kasua: Brigitte Mohnhaupt eskuindarren kritika gogorren artean kaleratu dute 24 urte preso izan ondoren, eta Eva Haulek 21 urtetako zigorra bete du.

Frantzian legeak 15 urteren buruan berrikusten den bizi osorako zigorra aurreikusten du, hala ere honek ez du eragotzi zenbait presok 25 urte baino gehiago giltzapean ematea. Bizi osorako zigorra jaso duen preso baten zigorraren berrikusketa eta askapen prozesuak hiru fase jarraitzen ditu:
1. Sei eta hamabi hilabete bitarteko behaketa aldia Fresnes espetxeko Behaketa Zentru Nazionalean (CON). Isolamenduaren pareko baldintzetan presoa aztertu, behatu eta ebaluatu egiten dute (testak, galdeketak, elkarrizketak...).
2. Erdi-askatasun erregimena (3. graduaren antzekoa) 1-2 urtez. Presoak espetxetik kanpo lan egiten du eta presondegira gauetan itzultzen da; noizean behin asteburuetan permisoak izaten ditu.
3. Baldintzapeko eta zaintzapeko askatasuna 5 urtetako aldi baterako. Presoa Frantziako eskualde batetan konfinatuta dago, epaitegiaren kontrolpean eta zenbait debeku bete behar ditu.

Iparretarrak erakundeko euskal preso politikoen eta Action Directe-ko kide ohien kasuan bizi osorako zigorra ez diete 15 urteren buruan berrikusi, eta egin badiete mobilizazioari eta presio sozialari esker izan da: Gabi Mouescari 17 urterekin, Filipe Bidarti 19 urterekin, eta Jean Marc Rouillan zein Nathalie Menignoni 21 urteren buruan. Gainera maila ideologikoko kontrol neurri bereziak ezarri dizkiete: borroka kide ohiekin harremanak izatea edota betetako zigorrarekin lotutako gertaeretaz hitz egitea edo espetxeen inguruetan agerraldiak egitea debekatuta dute.

2008ko otsailean Sarkozy-ren gobernuak ?Segurtasunezko erretentzioaren legea? onartu zuen; epaileei zigorra bete ondoren ?arriskutsutzat? hartzen dituzten presoak eperik gabe giltzaperatuta mantentzeko eskumena ematen dien lege polemikoa. Lege hau oso kritikatua eta eztabaidatua izan da oposizio politikoaren aldetik, epaile eta abokatuen elkarte nagusien aldetik, OIP bezelako elkarteen aldetik, eta baita Nazio Batuen Giza Eskubideen Komitearen aldetik.

Italian, 2007 urte hasieran, ergastolora (ergastolo: 26 urteren buruan berrikusten den bizi osorako zigorra, mugagabea bihurtzen dena 41 bis* artikuloarekin zigortutakoentzat legearekin kolaboratzen ez badute) kondenatutako preso batzuen ekimenez, Florentziako Pantagruel elkartearen laguntzarekin, ?Mai dire mai? (Inoiz ezazu esan inoiz ez) ergastoloaren aurkako kanpaina abiatu zuten. Ekimen honen barruan 2007ko abenduan 775 ergastolanok eta beste 13.000 pertsonek (beste presoak, senideak, lagunak, solidarioak) 14 egunetako gose greba bat burutu zuten (hasiera batetan mugagabe bezela planteatu bazen ere).


*41 bis artikuloa (espetxe arautegia): terrorismoagatik, antolatutako gaizkile taldeko kide izateagatik edo espetxean matxinadak egiteagatik kondenatuei espetxe arautegia (eta bereziki eskubide eta onurak) ez aplikatzeko eskumena ematen dio Justizia Ministerioari.

Artikulo hau PDF formatuan jaitsi
Artikuloa zerrendara gehitu
Artikulo zerrenda PDF formatuan jaitsi
E-mail bidez bidali
Zabaldun argitaratu
Iruzkina gehitu

Copyright © 2002 Indymedia Euskal Herria
Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen den bitartean. Indymedia Euskal Herria ez da hemen argitaratutako edukien arduraduna, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materialea argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.