Katalaniar herri mugimenduen aldetik eta konkretago bere partaide den Enric Duran aktibistaren aldetik, "Crisi" aldizkariaren argitalapena heldu zitzaigun Irailaren 17an. Aldizkarian desobedientzia bakezale baina ekintza erradikala aurkezten da, eta bankuen desjabetzea uzten du agerian, autoantolaketaren aldetik gainean dugun krisi ekonomikoari aurre nola egin daitekeen azalduz [Enricen bideo bat ekintzaren jatorria eta garapena azalduz ]. Hilabete baten ondoren, ekintza honek gizarte alternatiba ezberdin bat eraikitzen duten herri mugimendu asko finantziatzeko balio izan du eta Indymedia Euskal Herriak aldizkarian agertzen diren edukien eta ondoren agertutako zenbait kazetarien material laburpen bat egin nahi du (Paises Catalans inguruan 200.000 ale bainao gehiago banandu izan dira egun bakar batean).
"Crisi" aldizkaria: Oso aldizkari gutxi heltzen dira jendearengan indar eta erradikaltasun honekin. Ale osoan zehar , Enric eta beste autore batzuk (batzuk Latinoamerikako errepresioak hildako aktibisten izenak ezizentzat erabiliz) testu ezberdinak aurkezten dituzte, krisiaren inguruko gogoeta ezberdinak eginez; errudun nagusienak seinalatuz eta haien praktika kriminalak eta azkenik, orden eta ideologia menperatzaile honi aurre egiten dioten mugimendu eta herri ekimenen inguruan. |Aldizkari katalaniarraren PDFa Jaitsi|, |Ale osoa erdaraz eta beste hizkuntzetara itzulitako arikuluak|, |Herri mugimenduen linkak|.
Ekintzen jarraipen taldearen aldetik parte hartzeko deialdia egiten da, ekintza hauek nola egin behar diren jakiteko kontaktuan jarriz eta horrela, kapitalismoaren krisiaren aurkako eta maila globalean antolatu daitekeen erantzun globala eta erradikala jarriko da martxan. Jandeari ere hizkuntz ezberdinetara artikuluen itzulpena egiteko parte hartzea eskatzen zaio, horrela hauen zabalkundea handituz mundu osora. Bi artikulu itzuli dira jadanik.
Prentsan agerturikoak: |Enriceri elkarrizketa Mar de Fueguitos-en (Tas-Tas Irratia)|, |"Suelta la Olla" saioan elkarrizketa (Hala Bedi Irratia)|, |Enriceri elkarrizketa Diagonal-en|, |Enriceri elkarrizketa en Sodepazen|, |Alasbarricadas.org: Dossier especial|.