Polizia Frantsesa hainbat etxe miatzen ari Lekuinen, Lekornen, Biarritzen, Azkainen, Angelun eta Hendaian
http://www.kazeta.info/euskalherria/polizia-frantsesa-hainbat-etxe-mihatzen-ari-lekuinen-lekornen-biarritzen-azkainen-angelun-eta-hendaian Goizeko 6ak eterdiak inguru zirela, goiz hontan polizia frantsesa hainbat euskal militanteen etxeetara sartu da. Lekuinen Ortzi Idoate, Lekornen Geronimo Prieto, Biarritzen Zigor Goieaskoetxea, Angelun Luis eta Viviane Barriola,Azkainen Gorka Arizaga eta Hendaian Stephane Blondelen etxeak miatzen ditu poliziak Levert Pariseko epailearen aginduz. Askatasunak jakinarazi digunaren arabera, Herriko tabernen kontrako operazio poliziala da goiz hontan eramaten dutena.
Lekuinen, Ortzi Idoate eta Anais Funosasren etxea tarrapataka miatzen ibili da frantses polizia goizean, lehena Baionako komisaldegira segidan eraman izan aintzin, Xilko, Baionako herriko tabernari buruzko galdezketa egiteko, Levert epailearen agindupean.
Biarritzen Zigor Goieaskoetxea, Azkainen Gorka Arizaga, Hendaian Stephane Brondel eta Lekornen Geronimo Prietoren etxea miatzen segitzen du polizia frantsesak eta baita Angelun Barriola bikotearen etxean ere.
Askatasunak jakitera eman duenaren arabera, hainbat militanteri Levert Pariseko epailearen agiri bat erakutsi diete poliziak, herriko tabernen aferari buruz loturik dena. "Atxilotueri eta haien familieri elkartasuna" adierazi du askatasunak eta egunean zehar antolatuko diren mobilizazioetan herritarrek parte hartzera deitzen du goiz hontan Askatasunak.