Hurrengo azaroaren 15ean, George Bushek, Munduko estatu boteretsuenen eta garatzeko bidean dagoeneen arteko bilerarako deialdia egin du. Berak esan duen bezala, bileraren helburua "kapitalismoa berreraikitzea" da. Ekonomia ezerreal baten sorreran eta herrien ordainketan fundatutako etekinekin kapitalistek haien boltxikoak bete izan dituzte luzaroan. Orain krisia merkatuetara iritsi denean, gobernuek haien gehiegikeria ordaintzeko Estatuen parte hartzea erabaki dute.
Botereak bilera honetan kapitalismo hobeago baten sorreraren ideia azpimarratu du: bere ondorioak jasaten dituzten pertsonekiko kapitalismo hobeago bat sortzeko, hain zuzen. Hala ere, dena berdin jarraituko duenaren susmoa dago. Kontrol gehiago diote, baina espekulazioaren ekonomiaren eta subprimen kontrako neurririk hartu gabe.
Boteretsuei erantzuteko eta gutxi batzuen gehiegikeria ordaintzearen haserrea adierazteko, munduko hiri askotan konzentratzeko deialdia egin da. Erakunde askok, deialdia anonimoaz hasi zenaren lekukoa hartu dute. BBVAaren aurkako plataforma eta G8 akatu!! Hego Euskal Herrian hurrengo deiladiak egin dira, Abenduaren 15erako:
- Bilbo: 17:00 La Bolsan (Alde zaharra)
- Donostia: 17:00 Boulevarden
- Gasteiz: 17:00 Virgen Blanca enparantzan
- Iruña: 17:00 Castillo enparantzan
Deialdian dioten bezala: "urtetan zehar aberastu dira (bankuak, transnazionalak) eta orain lantalde murrizpenak, soldata murrizpenak, enpresak etetea, Kioto hitzarmena baztertzea iragartzen dituzte Etekinak pribatizatu eta galtzeak sozializatzen dituzte. Tontuak garela uste al dute?"
Artikulu interesgarriak: |Alfredo Perez Esquivel: De la economía de la nada, a la ruina de todos|, |Santiago Alba Rico: La superioridad del capitalismo|, |Ignacio Ramonet: Impacto global|, |Éric Toussaint: Alternativas: el retorno|.