2005 urtean, Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) iparraldeko nekazarien sindikatak (EHNE sindikataz hurbil), populakuntzaren sustengu zabalarekin Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zuen. Elkarte honek, iparraldeak duen kalitatezko eta elkartasunezko nekazaritza iraunkorra laguntzeko eta zabaltzeko helburua du. Frantzia mailan nekazaritza industrial eta produktibista da nagusi eta estatuak bere politika eta instituzioekin, nekazaritza mota hau inposatzen digu, beste produkzio moldei tokirik utzi gabe! Iparraldeko nekazariek ere, Pau hirian (Bearnoan) dagoen departamenduko Laborantza ganbararen politika segitu behar lukete: kantitateari eta ez kalitateari inportantzia ematen dion nekazaritza bat! Baina, Iparraldean, etxalde ttikiak dira, nekazarien arteko elkartasuna handia da eta kalitateari garrantzi handia ematen dieten nekazariak daude. Estatuaren Laborantza ganbarak sustengatzen ez duen nekazaritza da nagusi iparraldean.
Badu 15 urte pasa, ELB sindikatak, EH-ko laborantza ganbara propio bat eskatzen duela. Nekazari gehienak honen alde agertu zirelako 2001-eko nekazaritza hauteskundeetan, populakuntzaren sustengu handia zuelako eta tresna hau beharrezkoa zelako, 2005 urtean eraiki zuten! Hiru urtez, lan asko egin du elkarte honek, bai nekazarientzat, bai ingurumenarentzat, bai kontsumitzaileentzat. Frantses estatuak ez du elkarte hau onartzen eta hasieratik, oztopo asko jarri dizkio. Ta azkenean, prefetak elkartea ilegala zela erranez, elkartea eta honen lehendakaria (Mixel Berhocoirigoin), auziperatu ditu. Arrazoia: Estatuaren instituzio legal baten lana egiten duela. Paueko Laborantza ganbararena eta ber izena ("Laborantza ganbara") erabiltzen duela. Auzia 2009-ko urtarrilaren 29-an izango da Baionan.
- Iparraldeko nekazariek gero bat behar dutelako
- Nekazaritza produktibistaren ondorio katastrofikoak ikusirik, alternatibei tokia utzi behar delako
- Elkarte bat sortzeko eskubidea ezin delako oztopatu
- EHLG-a ilegalizatuz, herritarren hitza delako ilegalizatzen
Informazio gehiago: |Eitb.com : Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) a dénoncé vendredi dans un communiqué les politiques agricoles qui engendrent l'aggravation de la famine dans le monde, mise au coeur de l'actualité par les émeutes de la faim|, |Grave remise en cause de la liberté d?association|, |Gagner avec Laborantza Ganbara|, |Le journal : Peu à peu, Laborantza Ganbara fait son chemin|