Berriz ere, Israel Nazioarteko Komunitatearen babesa osoarekin Palestinaren aurkako sarraskia garatzen ari da. Lau aste jarraian bonbardatu ondoren, Israeleko armadak 1300 palestinar erail eta 5000 zauritu ditu jadanik eta ez du eteteko asmorik. Gobernu eta Nazioarteko Instituzioen geldotasunak mundu osoko herritarren gaitzidurarekin kontrastatzen du. Palestinarekin elkartasuna adierazteko eta Israeleko ekimen genozida salatzeko deialdiak ugaltzen ari dira hiri eta herri guztietan.
Hurrengo Euskal Herrian konzentrazioak:
|Boikota israeldar produktuei|
Indymedia Euskal Herrian agertutako albisteak: |Bombardeo sionista contra Gaza - Evaluación|, |Por qué no sobrevivirá Israel|, |La invasión israelí de Gaza y los yacimientos marinos de gas|, |Si apoyas al pueblo palestino no armes a su asesino. PSOE hipokresiarik ez|, |Mi mensaje a occidente. Primer ministro palestino de Gaza|, |Apologistas del holocausto de Gaza|, |Diversos testimonios de lo sucedido en Gaza!|, |Tribunal Internacional sobre la Infancia Genocidio sobre Gaza |, |[Sindicato Obrero Inmigrante] - Condenamos enérgicamente el terrorismo israelí. Propuestas|, |Un episodio más del genocidio contra el pueblo palestino|.
Indymedia Euskal Herria-tik Palestinar herriarekin elkartasuna adierazteko edozein ekintza burutzera animatzen zaitugu, pertsonalak zein kolektiboak direlarik ere. Hainbat proposamen plazaratu dira dagoeneko, San Silbestre lasterketetan "Palestina Askatu" dioen dortsalekin korrika egitetik, etxeko leiho eta balkoietan palestinar zapiak zintzilikatzera adibidez. Ezin dugu ezer egin gabe geratu.
|Euskal Herrian konzentrazioak (pasata): argazkiak eta kronikak|