Santa Maria Garoñako Zentral Nuklearra 1971tik aurrera dabil martxan. Tobalina (Burgos - Espainia) bailaran dago kokaturik, Bizkaiatik herritarrek gura dutena baino gertuago, Urduñatik zuzen 30 kilometro eskaxera, Enkarterriatik zuzen 40 kilometrotara eta Bilbotik apenas 85 kilometrotara.
1999an hamar urte luzatu zioten zentralari funtzionamendu baimena. Egun Garoñakoa da estatu osoan lehen belaunaldiko teknologia mota erabiltzen duen zentral bakarra. Teknologia hau Estatu Batuetako Three Mile Island zentralean izandako istripuaren ondorioz bertan behera laga zen.
Nahiz eta Zapateroren gobernuak hala agindu izan 2004an, non zentral nuklearrak jarraikako itxiera izango zutenaren promesa egin zuen, gobernu honek energia nuklearraren lobbyak egiten duen presioari amore ematen ari zaio Garoñako baimena luzatzeko.
Garoñako zentralak biztanlegoarentzat suposatzen duen kalte nabariaren aurrean, gizarte mugimenduak, ekologistak eta politikoak zentralaren itxieraren alde agertu dira eta horrela erakutsi dute azken asteotako mobilizazioetan.
IndymediaEHn argitaratutako artikuluak:
|Garoña amenaza real, y española|, |Desarrollo democrático del ecosistema: Herria Abian?|, |Garoña erregaia berritzen ari dela eta, kezkatuta dago Arabako Foru Aldundia|, |No nos amenazan sólo con leyes fascistas y tortura|, |Amenaza real, hoy y aquí|, |Iberdrola, marketing gutxiago eta ekintza gehiago!|, |Acción de Greenpeace con sesenta activistas en la central nuclear de Garoña|.