Dena prest Elkartasunez tourra disfrutatzeko. Urriaren 23an Laudiotik abiatu eta azaroaren 17an Altsasun Internazionalista Egunean amaiera emango dion tourra, Euskal Herriko hainbat herrialdetatik igaroko da, hamaika kontzertu, bertso-saio, mahainguru edo zine maratoi antolatuz Euskal Herria eta Palestinaren arteko elkartasun sare eta lana jarraitu eta indartzeko helburuarekin.
DAM, Basel Zayed, Nabil Monsour, Ahmad Naamnah eta Muhammad Zoabi Euskal Herriko talde, bertsolari eta bakarlariekin (Arrebote, Stockholm, Mikel Urdangarin, Petti, Uxue Alberdi, Jon Maia, Txuma Murugarren, Fredy Paia, Anje Duhalde, Miren Artetxe, Amets Arzallus, BAD Sound System, Indarrap, Eņaut Elorrieta, Joseba Tapia, Sustrai Kolina, Jexux Mari Irazu, Igor Elortza, Iņigo Izagirre, Gargardogura, Fermin Muguruza checkpoint-rock, Porrotx, Fermin Valencia...) nazioartean Israelen kontra darabilen boikot kanpaina bultzatuko dute.
|Manifiestua|, |Bideoa|. |Egitaraua|, |Manifestua sinatzeko|, |Elkartasunez tourraren bideoa|.