Hamar urte Seattletik etortzen zitzaizkigun irudiak eta berriak mundu osora zabaldu zirenetik. Bertan gertatutakoak eta gertatzen ari zenaren informatzeko erak ere ezustean hartu gintuen. Hamar urte hainbat egile (hackerak, irrati libreak, gizarte mugimenduko militanteak, kazetari independenteak,..) bildu eta giza mugimenduetatik sortutako komunikazioan iraultza bultzatu zutenetik. Plataforma horizontala, autogestionatua eta punta-puntako teknologiaz eraikia. Mass-medien diktaduraren aurrean, benetako alternatiba zekarrena.
Gune hauetan gauza asko bizi izan ditugu, onak batzuk, txarrak beste batzuk. Baita aldaketa ugari nabaritu ere. Batez ere interneten, berton eman diren aurrerakuntzak eta alternatibak alde batzutan Indymedia komunitatearen aurreikuspenak eta ahalmena gainditu dituztelarik. Horregatik, Indymedia Globalaren hamar urteak, eta Indymedia Euskal Herriaren pittin batzuk gutxiagoak, momentu ezin hobean jartzen gaituzte eztabaida bultzatzeko. Nola hobetu indymedia proiektua, sortu zuen helburua bizirik mantentzeko. Denon artean egin dezagun hausnarketa, izan ere, indymedia da eta izango da, proiektuan parte hartzen duen ororena. |Indymedia Globaleko inkesta|, |Indymedia 3.0 (Byte)|, Indymedia 2.0 (proposamena): |1|, |2|.