Aurten, Komite Internazionalistak 30 urte bete ditu. Hau dela eta, Euskal Herriko gizarte mugimenduei, munduan haiekin lan egin duten eragilei, Komite Internazionalistako kide ohiei, brigadistaei, hedabide alternatiboei, herriak.org buletina jasotzen dutenei eta Internazionalista guztiei zorion mezu hau helarazi nahi dizute, eta bide batez, datorren azaroaren 28an burutuko den ospakizun egunerako gonbidatu nahi gaituzte.
Egun horretan, hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dugu: umeentzako ekintzak (puzgarriak, graffiti tailerrak...), albokariak auzoan zehar, kolektibo desberdinekin azoka, herri bazkaria Kukutza gaztetxean, ekitaldi politikoa, Betagarriren kontzertua eta DJ Makala....hainbat jarduera izango dugu egun horretan, denon artean une politak eta ez hain politak gogoratu, barreak, tira-birak, eta batez ere Internazionalismoarunzko bidea batera egin dugun lagunok, eta nola ez, bidean geratu direnak ere gogora ekartzeko. |Egutegi|, |Hitzaldiak astean zehar|
30 urte bizitzan behin baino betetzen ez direnez, eta antolatzeaz eta borrokatzeaz gain, beharrezkoa delako ospatzea eta gozatzea ere, beraiekin ospatzera gonbidatzen gaituzte: |Bideoa|, |Irratietarako kuña|.