Gaur eta bihar, ekainaren 11 eta 12an Iruñean egingo dira Solasaldiak II Hiri Desobeditzailea izeneko topaketak, 2008ko udaberrian Donostian egin ziren solasaldien jarraipena izan nahi du. Euskal Herriko indarkeria-eza eta desobedientzia zibilaren ekintza eta pentsamendu aukeren jadanekotasun eta aukerak jorratu ziren haietan, funtsean gatzaren ibilaldia manifestutik abiatuta.
Orain abian jartzen ari garen Hiri Desobeditzaileak xede nagusi du ikustaraztea hiri desobedientzia eta indarkeria-ezaren borrokaren harira gure inguruan abian jarritako hainbat esperientzia eta proposamen eta haien inguruan elkarrekin husnarketa egitea. Eztabaida teoriko bat baino harago, topaleku eta eztabaida gune bat sortu nahi dugu, esperientzia zehatzei buruz hausnartzeko, beren lorpenei, zailtasunei, gaitasunei? buruz. Zehazki, bigarren solasaldi hauen gai-ardatza, indarkeriarik gabeko ekintza desobeditzaileak eratzen lagunduko duena, hiria eta herritartasuna(k) eraikitzeko eskubidea askatasunez konpartitzeko eskubidea izango da.
Informazio gehiago: |Programa|, |Non|.