Indymedia Euskal Herria , 03-05-2008 - 11:48
Zentzugabekeria militarra sostengatzen jarraitzeari uko egiteko. Bidegabekeria militarra publikoki salatzeko. Makinaria militarra martxan jarduteko behar diren baliabideak ez emateko, aurten ere talde antimilitaristak errenta aitorpen garai honetan, eragozpen fiskala egitera animatzen dute. Paperak betetzerakoan, ordaintzeko nahiz kobratzeko izan, idazki baten eragozle izatearen adierazpena gehitu daiteke. Desobedientzia zibila aktiboki egiteko, aitorpenaren kenketetan, bestelako proiektu bateri bideratzen zaiola gastu militarrei dagokion dirua eta ogasun sailari ordaintzen ez zaiola adierazten da, proiektuari emandako diruaren agiria eta eragozlea izatearen idazkia gehituz. 84 euro kentzea proposatzen da, munduko herrialde txiroenak gogoratuz. Estatuak ez du horregatik defentsarako aurrekontua murrizten, urtez urte handiagoa bait da, baina behintzat gerraren kontrako adierazpen politiko moduan jaso beharko du. Informazio gehiago lortzeko: - Kakitzat: deitu 652 762 232
- Eragozpen Fiskalaren aldeko Gipuzkoako Taldea ( KEM-MOC): idatzi edo deitu 666-619586
- Bilboko KEM-MOC: idatzi edo deitu 94-619586
- Eragozpen Fiskalaren aldeko Taldea - Iruñeko KEM-MOC: idatzi, deitu 948 21 05 30 edo pasa asteartetan Bakearen Etxetik, Merced 18 bajo, Iruñean
Informazio gehiago: |Zenbait galdera eragozpen fiskalaren gainean|, |Eragozle fiskal baten hitza|, |Gerrarik Ez|, |Aurtengo kanpainaren triptikoa|, |CGTren kanpaina|.
Gehiago irakurri >>
AHT GELDITU! Elkarlana / Indymedia Euskal Herria , 01-05-2008 - 13:04
AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzerako GELDITOUR ekimena prestatu du. Maiatzaren 4tik 31ra AHT-ren proiektuak zuzenean kaltetuko lituzkeen herri eta eskualdeak zeharkatuko ditu, Kortesen (Nafarroa) hasi eta Donostian (Gipuzkoa) amaituz. Espresuki horretarako prestatutako kamioiak herri eta eskualde kaltetu guztiak zeharkatuko ditu, eta ekimenaren baitan, herri eta eskualdeetan hamaika ekimen burutuko dira. GELDITOUR ekimenaren helburuak honakoak dira: - AHT-ren egitasmoaren nahiz eragingo lituzkeen kalteen inguruko informazioa lau haizetara zabaltzea. GELDITOUR informazio-ekimen erraldoia izango da.
- AHT-rekiko oposizioa ikusaraztea. GELDITOUR AHT-ren aurkako mobilizazio ekimen erraldoia izango da; AHT-ren aurkako aldarria kaleratu eta lau haizetara zabaltzeko bitartekoa, hain zuzen ere.
- Eragile nahiz sektore sozial ezberdinak AHT-ren aurkako borrokara biltzea. Herriz herri eta eskualdez eskualde, AHT-ren inposaketaren aurka eta herri eztabaida zabalaren alde indarrak biltzeko tresna izango da GELDITOUR. Kolektibo nahiz norbanakoek AHT-ren aurkako dinamikan beren ekarpena egin dezaten ahalbideratuko du.
Materialak: Bideo laburra / Fermin Muguruzak egindako abestia / Eskuorria / Kartelak / Panelak / Egitaraua herriz herri eta eskualdez eskualde Informazio gehiago: AHT GELDITU! Elkarlana | AHTren Aurkako asamblada | Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana | Txingudiko AHT Gelditu! Elkarlana | Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana | AHT EZ! Erresistentzi gunea | AHT ez ordaindu!
Gehiago irakurri >>
Indymedia Euskal Herria , 18-04-2008 - 15:52
Berriak berri!!!: Olabeagako gaztetxea desalojatu eta botatzen ari dira. Argazkiak: 1, 2. Santutxuk badu gaztetxe berria!!!. Okupazioaren inguruan albiste ugari izan dira azken egunotan, eraisteak, desalojoak ... * Arangoitiko gaztetxearen okupazioa eta desalojoa [argazkiak, kronika] Gaur, ostirala 18an, manifestaziorako deialdia egin dute auzoan. * Erriberako etxearen desalojoa [Bideoa, prentsaurrekoa eta manifestazioa (Manifaren argazkiak)]. * Zazpikatu gaztetxearen desalojoa eta okupazioa (hirugarrena jadanik!!!) [Bideoa]. Eta asteburu honetan Gaztetxe eguna ospatuko da Kukutzan, kontzertuak, graffitiak eta tailerrekin.. Beste aktibidade pilo egingo dira eta azken egunotan gertatutakoaren inguruan estabaidak eta elkarrizketak izateko aukera ere. Okupazioa aurrera!!!
Gehiago irakurri >>
Indymedia Euskal Herria , 14-04-2008 - 15:21
Martxan dago jadanik "Oroimenaren autobusa" Nafarroan memoria historikoa berreskuratzekomugimenduan aritzen diren elkarteen proiektua Ibiltzeke dagoen bideaz jabetzen garelarik, autobus hau aurkezten dizuegu, frankismo irabazlearekin bat ez etortzeagatik sufritu zutenen hotsak zabaltzeko, lurrak zuzen banatzen saiatzeagatik, eskolak eta antzokiak sortzeagatik, edo gizonek eta emakumeek errespetu eta eskubide berberak izan zitzaten defendatzeagatik, edo, besterik gabe, edozergatik, izuaren estrategiaren baitan biktima bat gehiago izate hutsagatik. Horregatik, hotsen autobus hau Nafarroan zehar ibiliko da, zenbait herri eta urte askoan egin diren ekintzak lotuko ditu; horrela, aurten ekintza horiek bateratuagoak, kolektiboagoak, izango dira, eta aukera izango dugu beste eskualde batzuetako ekimenen berri izateko, maiz ezezagunagoak ditugu-eta. |Manifestua| |Ibilbidea| |Webgunea| Antolatzaileak: [Asociación de Familiares de Fusilados y Desaparecidos a raíz del golpe militar de 1936] [Asociación Pueblo de las Viudas] [Ahaztuak 1936-1977] [Memoriaren Bideak] [Txinparta] [Psicólogos sin Fronteras] [Hutsarte].
Gehiago irakurri >>
Indymedia Euskal Herria , 13-04-2008 - 01:00
Berriak: |Berria: 1.500 emakumek parte hartu dute Euskal Herriko Jardunaldi Feministen lehen egunean|, |Gara: El movimiento feminista renovará discurso y práctica|, |Gara: Cerca de 1.500 mujeres volvieron a reencontrarse ayer en Portugalete|. Arraroa badirudi ere, aurreko mendean, orain dela 13 urte, ospatu ziren azkenengoz Euskal Herriko Jardunaldi Feministak. Askok ez dute ia gogoratzen eta beste batzuk ez dakite ospatu zirenik ere. Hori dela eta Euskal Herriko Erakunde Feministen Koordinadorak berraurkitu eta topatzeko, elkar ezagutu eta eztabaidatzeko, errebindikatu eta disfrutatzeko laugarren jardunaldiak ospatzeko ordua dela erabaki du. Noiz eta apirilaren 12 eta 13an Portugaleten dagoen EHUko Eskola Nautikoan. Ardatzen artean tailerrak, eztabaida, manifestazioa, festa, e.a. Informazio gehiago: [Entzun kuñak: |1|, |2|, |3|, |Jardunaldien webgunea|, |Jardunaldien bloga|, |Kokapena eta nola heldu|, |Programa|, |Inskripzioa|, |Non gelditzea|, |Antolatzaileei eginiko elkarrizketa La Hainen|, |Saio berezia tas-tas irratian|.
Gehiago irakurri >>
Indymedia Euskal Herria , 10-04-2008 - 11:35
Datorren apirilaren 12an, Zabala, San Frantzisko eta Bilbo Zaharreko Koordinadorak elementu dinamizatzaile perkusioa hartuko duen ekimena jarriko du martxan. Hara hemen gure helburuak: - Gure auzoetan begi bistakoa den pertsona eta kulturen aniztasunak adierazten duen aberastasuna ikustera eman
- Kulturen arteko ekimenen bitartez gure auzoetako pertsonen elkartzea indartu. Eta hurbiltasun hobe eta positiboagoak bultza.
- Gizarteko parte hartzea sustatu.
- Gure auzoetako egoera salatu. Eta zein diren gure eskaera eta proposamenak erakutsi.
Eguerdiko 12tan hasiko den ekimena hiru une desberdinetan banatuko da: Aldi bereko perkusioa hiru auzotako zenbait tokietan, kalejira eta bukatzeko manifestuaren irakurketa eta azken zalaparta (Egitarua osoa). Informazio gehiago |Aldarri eta proposamen|.
Gehiago irakurri >>
Indymedia Euskal Herria , 10-04-2008 - 01:00
Beste behin ere, Askapena, Euskadi-Cuba eta Komite Internazionalistak (KI) talde internazionalistek, Kurdistanera, Sardiniara, Països Catalansera, Irlandara, Mexikora, Panamára, Kuna Yala-ra, Ekuadorera, Boliviara, Wall Mapu-ra, Argentinara, Uruguayera, Brasilera, Bretainara, Palestinara, Kubara, Mexikora, Kolonbiara edo Venezuelara joateko elkartasun brigadetak antolatu dituzten. Oraindik, bakarrik Askapenak apuntatzeko epea irekita dauka, baina laister beste erakundeek irekiko dute epea. Informazio gehiago: |Askapenarekin apuntatzeko|.
Gehiago irakurri >>
|