INDYMEDIA EUSKALHERRIA
ZER DA? NOLA FUNTZIONATZEN DU? ZERTARAKO BALIO DU?
Zer da indymedia?
Indymedia Medio Independienteen Gunearen izena da. Medio indepedendienteen
guneak, Seattlen sortu ziren, Nazioarteko Foro Monetarioaren kontrako
protestaldiekin batera. Bertan, bulego bat ezarri zuten, medio independiente
eta aktibisten mesedetarako.
Kale mailako ekintzaileei haien mezuak transmititzeko bidea ziurtatu
nahi zen,horretarako, borrokatzen zituzten korporazio multinazionalen
menpeko komunikabideak baliatu behar izan gabe.
Haien ideiei jarraiki, bulego bat lortu zuten, eta, bertatik, berriak
emititzen zituzten Internet bidez. Egunero, Seattle-eko kaleetan doan
banatzen zen egunkaria ekoizten zuten. Dozenaka bolondresek mobilizazioak
jarraitzen zituzten, foto zein bideo kamara altzoan, eta bertan jazotzen
zena grabatzen zuten. Ondoren, medio independienteen gunea baliatzen zuten
zabalkunderako.
Pixkanaka-pixkanaka, ideia AEBetako beste hiri batzuetara hedatu zen,
eta errepikatu, alderdi demokratak zein errepublikarrak bilkura bat ospatzen
zuten bakoitzeko, armagintza feria batean, etb.
2000. urtean, aintzindari hauetako asko San Frantziskon elkartu ziren.
Bertan, besteak beste, partaidetzarako oinarrizko printzipioak ezartzea
erabaki zuten,baita adostu ere. www.indymedia.org domeinua erosi zuten.Halaber,
edozein taldek Indymedian sarbidea izan zezakeela erabaki zuten, atxikitze
printzipioetan deskribatzen den prozesua jarraituz.
Gutxinaka-gutxinaka, mundua osoan, indymediaren lotgune lokalak sortu
ziren. Eta gaur egun, gehiago dira, ia-ia, sortzeko interesa erakutsi
duten indymediak, benetan esistitzen dutenak baino.
Nola sortu zen?
Globalizazio neoliberalaren aurkako zenbait aktibistek (horrela deitu
baldin badiezaiekegu) Medio Independienteen guneak Genoban egin zuen lana.
Kablezko ehunka metro, aktibistak bere portatilaren ondoan saku batean
lo egiten. Jendea handik honera joaten, bere bideo kamara audio grabatzailea,
argazki kamarak, itzultzailentzako gela bat, irratirako estudio txiki
bat, argazkiak errebelatzeko gelatxoa. Dena autogestionatua, eta zuzenean
internetaren bidez berriak banatzen.
Hortik aurrera, atez ate joan ginen proiektu hori Euskal Herrian gauzatzeko
ea aukerarik bazegoen. Pertsona batzuen artean, gure iritziak korreo elektronikoz
elkartrukatzen hasi ginen. Iruñako irrati libre batean gure lehenengo
bilera ospatu genuen denok elkar ezagutzeko. Adostu genuen, Leioan ospatu
behar zen hackmeetinean gure bozetoa aurkeztuko genuela, baina jadanik
bagenekiek hau aurrera eramango genuela behingoz. Hor suerte handi bat
izan genuen, izan ere bertan Madrilgo, Bartzelonako eta Italiako indymedian
parte hartu duten hainbaten aholkua jaso bait genuen. Orduz geroztik,
"Desobedientzia Eguna" jardunaldietan, Software libreari buruzko
UEUk antolatzen duen mintegian, eta Arrosa Ekoizpen zentroaren sorrerako
bileran iragarri genuen gure ideia.
Bilera batzuk ospatu eta gero, Donostian, azken urratsa ematea erabaki
genuen, Indymedia bakoitzak baieztatu behar dituen
Harpidetze
irizpideak eta
batasun printzipioak adostu
genituen. Dokumentu horiek irakurri egin genituen, eta denen adoserako
aurrera atera ginen.
Berlinen, Europako indymedia guztiak ospatzen duten asanbladara joan
ginen 2002ko urtarrilaren bukaeran. Azkenean, Berlinetik itzultzean, sarean
onarturik izango ginela jakin izan genuen.
Berlinen, gauza asko ikasi izan genituen: Sistema nola funtzionatzen
zuen, lagun asko egin genituen eta garrantzi asko izan zuena, erabiliko
genuen softwarra hautatu genuen.
Gero, lan asko egin ondoren, 2002ko ekainean, behar genuen guztia lortu
izan genuen eta interneteko ataria prest zegoen.
Nola funtzionatzen du ikuspuntu teknikotik?
Indymediaren guneak garatzeko zenbait programa informatiko erabiltzen
ditu, gunearen kudeaketa era erraz eta dinamikoan ahalbideratzeko. Kode
ireki eta askea erabiltzea derrigorrezko baldintza da. Kode hau edozeinek
har dezake eta bere nahiaren arabera aldatu inongo lizentziarik gabe.
Software askearen aldeko apustu bat da.
Lehengo gunea Australian sortutako "active" kodigoan oinarritu
zen. Bertan indymedia moduko portalak sortu ziren, arrakasta handiz. Active
php eta postgresql programazio lengoaietan dago oinarrituta. Hizkuntza
hauek informazioa datu baseetan gorde eta era erraxean eskuratzeko aukera
ematen dute. Beste indymedia batzuek MIR kodea erabiltzen dute. Kasu honetan
JAVA programazio lengoaian oinarritutako aplikazio batera igortzen du
informazioa, eta aplikazio honek web orri estatikoak sortzen ditu. Era
honetan serbidoreak jasaten duen karga arintzen da. Gure MIG-ak (Medio
Independieneen Gunea) sistema honen alde egin zuen apustua.
Hala ere dena, edo ia, aldakorra da. ACPko gure lagunek slashdot erabiltzen
dute, PERL-en oinarritutako software oso potentea. ACPk bere softwarea
pertsonalizatu du site oso potente bat lortuz. Gure site software horretara
pasatzea aztertzen ari gera baina gauza asko dira kontutan hartzekoak.
Webaren zerbitzari lana egingo duen serbidorea, etab...
Albiste bat badakat, bidali al diezazueket?
Gure politiketako bat publikazio irekia da. Printzipioz ez dugu iristen
zaigun informazioa zentsuratzen. Baina publikazio politika irekia jarraitzeak
ez du esan nahi ezer ukitzen ez denik. Adibidez behin baino gehiagotan
ezabatu izan ditugu errepikatuta iritsitako mezuak. Eta filtroak erabiltzeko
eskubidea geuretzako gordetzen dugu. Zenbait kasutan, politika editorial
baten izenean mezuak ezabatzeraino ailatu daitezkeen filtroak. Publikazio
irekiak geure erabakiak publikoak egitera behartzen gaitu eta hortaz,
jarraitutako kriterioak publikoki azaltzera ere bai, nahi duenari horiek
kritikatzeko aukera eskeiniz. Hau da, albiste bat bidal dezakezue, noski.
Zerorrek egin dezakezu, geure baimenaren beharrik gabe. Web orrialdera
joan eta formularioa betetzen duzu. Minutu batzuk eta gero zure albistea
orrian azalduko da.
Baina, zentsuratzen al duzue?
Guk ez dugu egiten. Baina hori egiten duten indymediak badaude eta horrek
ez du esan nahi publikazio irekiaren araua hausten dutenik. Erabiltzen
ditugun programak albisteei kategoria ezberdinetan sailkatzeko aukera
ematen digute, orrian izango duten azkeneko tokia horren arabera erabakiz.
Adibidez, indymedia Alemanian, mezu bat ez da eskubiko zutabera iristen
talde editorialak ontzat ematen duen arte. Baina edozein mezu ikusteko
modua badago orri nagusia baino link bat azpirago dagoen publikazio irekiko
orri batean. Talde alemanak erreportaiak biziki bultzatzea erabaki du,
eta ondorioz erakunde politikoen komunikatuak, manifestaldietarako deialdiak
eta holakoak ez ditu eskuineko zutabean sartu. Azaleko orriaren eskuineko
zutabera dihoan guztia "erreportari" lana da. Kasu batzuetan
"ismo" direlakoak dituzten mezuak ezabatu egiten dira (faxismoa,
arrazismoa, sexismoa, nazismoa). Halere, gorde egiten da eta eskatzen
duen edozeinek posta elektronikoz jasoko du mezua aipatutako kategorietako
batean sartzen dela egiaztatzeko aukera izan dezan.
Adibide honek ederki argitzen du publikazio irekiak ez duela derrigor
esan nahi jasotako informazio guztiak portalean maila berean tratatua
izan behar duenikan.
Posta elektronikora albiste bat bidali dizuet eta ez dut publikatuta
ikusten...
Noski. Hori egitea ez da gure lana. Posta elektronikoa indymedian lanean
gabiltzanokin harremanetan jartzeko tresna da. Barne-lanerako tresna da
eta ez dago albisteak jasotzeko. Posta elektronikoz bidaltzen badituzue
albisteak ez gera publikatzera konprometitzen. Korreo listaren funtzioa
ez da hori.
Nola finantzatzen zarete?
Oraingoz ez gara finantzatzen. Pegatinetan inbertitu dugun diru-laguntza
bat jasotzen dugu. Serbidorean daukagu tokia debalde utzi egin digute.
Langileei dagokienez, inorrek ez du indymediatik kobratzen, indymedia
ezin duelako soldatik ordaindu eta ez duelako egin behar ezta ere. Proiektuan
sinisten dugun pertsonak gara eta denbora librean egiten dugu, ahal dugunean.
Nola komunikatzen zarete zuen artean?
Modu ezberdinak daude. Eztabaidarako lau posta zerrenda ditugu eta itzulpen
lista bat. Posta elektronikoaren bitartez egiten dugu lana eta gogokoen
ditugun tresnetariko batzuk dira hauek. Posta listak hauek dira:
* imc-euskalherria@lists.indymedia.org
* imc-euskalherria-editorial@lists.indymedia.org
* imc-euskalherria-tech@lists.indymedia.org
Hauetako edozeinetan parte hartu nahi baduzu orri honen bidez apunta
zaitezke:lists.indymedia.org
Itzulpen lista hau da : www-eus@lists.indymedia.org
Txat gela bat ere badaukagu irc.indymedia.org-en, #euskalherria kanalean
Tresna garrantzitsua da, era informalean eta denbora errealean komunikatzeko
aukera eskaintzen baitigu.
Dokumentazioaren kudeaketa multilateralerako tresna bat ere erabiltzen
dugu. TWIKI du izena eta endocs.indymedia.org-en aurkitzen da. Sistema
honek pertsona batek baino gehiagok era errazean eta leku desberdinetatik
dokumentu edo web orri berdinean lan egitea ahalbideratzen du.
Azkenik garrantzitsuena, noizbehinka aurpegiak ikusteko eta portalaren
garapena aztertzeko biltzen gera.
Ekintza bat antolatu dugu eta ez zerate etorri.....
Indymediako bolondresak ez dute mota guztietako ekintza eta mobilizazioak
babesteko konpromezua hartu. Gainera, ez da beharrezkoa, zuk zeuk, giza
mugimendu edo mobilizazio batetan parte hartu badezu, zeure kronika bidal
diezagukezu. Eta argazki, bideo edo soinu grabaketa bat baldin baduzu,
askoz hobeto. Arazorik gabe publikatuko dugu. Hori da gure helburua, komunikatzailearekiko
dependentziarik izan ez dezazula albistearen berri eman ahal izateko.
Artikulu interesgarri bat irakurri dut, pasako
al dizuet...
Tresna hau ahalik eta autogestionatuen izatea bilatzen dugu. Zerbait
igorri aurretik beharrezkoa den egiaztatu. Publikatu egingo dugu, noski,
baian beharbada ez du merezi. Interneten material ugari badago eta link-a
ematearekin nahikoa izan daiteke. Artikulu edo material hori zergatik
iruditzen zaizun ona ere azaldu zenezake, jendea bisitatzera gonbidatu
aurretik. Bestelakoan indymedia beste lekuetan dauden gauzen biltegi batetan
bihurtzeko arriskua izan dezake. Helburua guztiz bestelakoa da, jendea
bere produkzio informatiboa sor dezan bultzatzea hain zuzen ere. Kalera
jun dadila argazkiak ateratzera, jendea elkarrizketatzera, beraien analisi
propioak burutu ditzala eta partekatu nahi dituen beste informazio-iturriak
adieraz ditzala.
Nazioarteko zabalkundea nahi baduzue izan zergatik
idazten dituzue hainbeste gauza euskeraz?
Gure helburua berriak lau hizkuntzatan ematea da: Euskara, Gaztelera,
Frantsesa eta Ingelesa.
Oraingoz, erabiltzen degun softwarea, erabiltzailearen hizkuntzaren arabera
bertsio pertsonalizatua eskeintzeko bezain malgua ez da. Talde teknikoak
interes haundia du honetan eta hori lortzeko lanean ari da. Gaurdaino
lerroburu finkoak eta formularioak pertsonalizatzea lortu dugu. Mezu bat
era egokian bidali dela abisatzen duen mezua eta erroreetaz abisatzen
duten mezuak pertsonalizatuta daude ere.
Laster zutabe nagusiko edukin guztiak lau hizkuntzatan eskeini ahal izatea
espero dugu, erabiltzaileak egiten duen aukeraren arabera.
Indymedia Euskal Herrian parte hartu nahi dut.
Zer egin behar dut?
Lau inplikazio maila daude.
1. Erabiltzaile arrunta bezela, edukinak irakurri eta zure berriak bidal
ditzazkezu. Kasu horretan gurekin kontaktu eta konpromezurik gabe egiten
duzu lana. Trsena zuk nahi duzunean erabiltzen duzu.
2. Kolektiboaren partaide bezala. http://lists.indymedia.org-ra joan
eta imc-euskalherria listan apuntatu behar duzu. Prozesua erreza da. Aipatu
orrira joan eta korreo lista bilatzen duzu. Zure posta elektronikoko helbidea
sartu eta pasahitz bat aukeratzen duzu. Baieztapena eskatzen duen korreo
bat jasoko duzu. Behin erantzuna eman eta gero taldearen barne eztabaidetan
parte har dezakezu.
3. Talde editorialaren partaide bezala. Horretarako aurreko listan egoteaz
gain honetan ere egon behar duzu: imc-euskalherria-editorial@lists.indymedia.org.
Orri nagusirako gaiak proposa ditzazkezu. Puedes proponer temas para la
pagina central. Kontsentsu bitartez egiten degu lana, hau da, eztbaida
baten ondoren guztiak akordio batera ailegatzen gera. Proposamen bat 24
ordutan eztabaidatua ez bada, onartutzat hartzen da.
Editatu ahal izateko editore interfazean sartu beharra dago. Horretarako
erabiltzaile izen bat eta pasahitz bat eskatu beharra dago. Interfaza
erabiltzen ikasi behar da ere bai, baina oso erreza da. Komenigarria da
twikia erabiltzen eta html jakitea, eta txata erabiltzea ere bai. Baina
oso erreza da eta behin ikasita zaila da ahazten.
4. Talde teknikoaren partaide bezela. Informatika, web diseinu edo diseinu
grafikoaren inguruko ezagupenak badituzu talde honetan parte har dezakezu.
Taldearen lista hau da: imc-euskalherria-tech@lists.indymedia.org