Galdera eta Erantzunak (FAQ, frequently asked questions)
|
Gure estatutoatatik
erauzita: Ineymedia erakunde informatibo independiente ezberdinen
kolektibo bat da eta ehunka kazetarik osatzen dute, babes
kolektibo eta ez korporatiboa eskainiz. Indymedia foro informatibo
independiente gisa osatu zen, adierazpen zehatz, erradikal
eta zintzoak eskeintzeko asmoz. Indymediak portal globala
du http://www.indymedia.org
helbidepean. Portal honen antzeko proiektuak herri ezberdinetara
egokitu dira, horrela Indymedia edota IMC (Independent Media
Center: Medio Independienteen Gunea) lokalak sortuz. Dagoeneko
50 tokiko IMC inguru ditugu munduan zehar. IMC bakoitza talde
autonomoa da, bere estatutuak ditu, bere finantziabidea gauzatu
eta zuzentzen du eta bere erabakiak hartzen du. IMC bakoitzari
buruz gehiago jakiteko hoberena bere webgunean sartzea duzu.
Honi egindako lotura edozein Indymediaren ezkerreko zutabean
aurki ditzakezu.
Indymedia zer den eta nola funtzionatzen duen jakinarazteko
dokumentua osatu dugu irakurleen laguntzaren bidez.
Esandakoaz
gain Indimedia aktibistak nazioarteko mailan koordinatzen
dira beste proiektuak osatzeko. Indymedia guztiarentzako lana
egiten dute, alde teknikoan, itzulpenak egiten eta abar....
Webgune
globala mantentzen duen koordinazio talde bat da. Ardura honetaz
gain mundu guztian sakabanaturik dauden tokiko IMCei arau
tekniko eta aholku editorialak banatzen dizkie talde honek.
NOLA
HASI ZEN MIG(Medio Independienteen Gunea) PROIEKTUA?
Indymediak garrantzizko gai sozial zein politikoei babes informatibo
independiente ematen die kazetarien ahalegin kolektibo baten
bitartez. Zenbait informazio aktibista (horien artean medio
independienteetan zebiltzaten zenbaitzu) 199ko azaroan bildu
ziren Seattlen eta Merkatalgo Mundu Erakundearen (WCO) gailurraren
aurkako agerraldi eta ekintzei babes mediatiokoa emateko asmoz
"Independent Media Center" osatu zuten.
Seattleko IMCk "Blind spot" (puntu itsua) izeneko
inprimakia kaleratu zuen, eta honekin batera lehenengo webgunea.
Protestak iraun bitartean 1,5 milioi bisita izan zituen.
ZEIN DIRA INDYMEDIAREN EPE LUZERAKO HELBURUAK?
Hau galdera! Agian Indymediako partaide bakoitzak era ezberdin
batez erantzungo luke. Indymediak jendeari erreportai zehatz,
zintzo eta grinaz beteak egiteko bidea ematen dio. Epe luzerako
helburuetariko bat munduan zehar medio independienteen erakundea
sortaraztea litzateke. Indymediako zenbait partaideen eritziz
jendeari aukera eman behar zaio beraiek ere "media bihurtu"
ahal izateko, honela gaiak "jakintsu" edota espezialisteen
eskuetan geldi ez daitezen.
Maila praktiko batean Indymediako partaide askok nazioarteko
telebista eta irrati libreen arteko koordinaketa dute helburu,
beste batzuk berriz nazioarteko aldizkari independientea argitaratzea.
Eta hauen antzera, bestelako proiektuak ere aurki ditzakezu.
ZEIN
DA INDYMEDIA ETA GLOBALIZAZIOAREN AURKAKO MUGIMENDUAREN ARTEKO
LOTURA?
Indymedia ikuspuntu zehatz baten bozeramailea ez bada ere,
proiektuan hala eraketan nola berriak bidaliz parte harten
duten pertsonak abian dagoen globalizazio ekonomikoaren aurka
izaten dira, edo hobeto esanda beste motako globalizazioaren
aldekoak dira. Medio korporatiboek "antiglobalizazio"
deitzen die merkatu librea eratzeko konferentzieen aurka protestatzen
duteneei. Horietako batzuek muga nazionalen desagerpenaren
aurka daude, ez baitute nahi zenbait ekonomistek deituriko
"mundu profitagarriagoa".
Honek ez du justizia soziala aldarrikatzen duen nazioarteko
mugimenduaren errealitatea ongi isladatzen. Mugimendu hau
ez dago "gobernu poteretsuen" merkataritza librearen
alde. Merkataritza merkantzia eta zerbitzuen jarioa errazten
du muga nazionaleen gainetik. Era honetan ekoizleek heien
lantegiak langileen eskubideak murrizten dituzten herrietara
eramaten dituzte, langilegoari ordaintzeko guttiago behar
dutelarik. Honen aurreko jarrera pertsona eta produktoei mugak
kentzearen aldekoa da, honela mundua elkar banatzeko denok
era demokratikoan parte har dezagun.
Egungo globalizazioaren kontrako aktibistek ez daude komunitate,
justizia edota errekustsoen globalizazioaren aurka. Protestatzen
badute, bakar batzuk bultzaturiko globalizazio honen aurka,
haiek munduko populazioaren bizkar bizi baitira. Nahiago lukete
agian "globalizazio alternatiboaren aldeko" edota
"kultura eta gizartearen korporatizazoearen aurkako"
mugimendua izen gisa izatea.
Zergatik
etorri zaizkigu horrenbeste aktibista Indymediara? Multinazionaleen
poterea, aurpegirik gabeko instituzio ekonomiko, edota gobernu
helezinel haien biziaz erabakitzeko duen gaitasuna dela eta
indarrik gabe sentitzen direlako. Haien frustrazio edota ideiak
hedatzen lortu dute Indymediako "berri sistimaren"
(newswire) bidez. Indymediak animatzen dio irakurleari munduko
gertaerei buruzko bestsioa idatz dezan.
Dominazio korporatiboa auzitan jartzen duten protestetan parte
hartzen dutenak ez dira inoiz komunikabide korporatiboek haintzat
hartuak izan.Orain berriz badute protestazaleek leku seguru
bat berriak argitaratzeko. Baita tokian tokiko IMC bat osa
dezakete, eta gertaera (Europar Batasunaren bilera adibidez)
baten aurkako protestei babes mediatiko ez korporatibo eman.
Gertuen duzun Indymediara berriak bidal dezakezu tokiko IMCa
osatu arte.
IMC
BAKOITZAK AUTONOMA BADA, NOLA HAR DITZAKEZUE ERABAKI GLOBALAK?
Erabaki globalak hartzeko ari da taldea garatzen. Bertan IMC
guztiek sare globalan eragina izanen duten erabakiak hartuko
dituzte.
Oraingo proposamena aholkularitza bozeramailea osatzean datza,
eta honen bidez tokiko IMCen barruko eztabaiden bidez bultzaturiko
proposamenak baieztatu eta tokiko IMCra itzuliko dira. Prozesu
hau garatu orduko aurkituko duzu informazioa gure webgunean.
Aholkularitza bozeramaile honetan parte hartu nahi duenak
imc-process@list.indymedia.org
posta zerrendan sar daiteke.
Indymedian
denbora luzez egon bazara eta gogoa baduzu erabakiak hartzen
duen taldean parte hartzeko imc-dmwg@indymedia.org
posta zerrendan sartu behar duzu.
BENETAN
ANTOLATZEN AL ZARETE INTERNETEN BIDEZ?
Bai, tokiko IMCko jendeak bilerak egiten badituzte ere, IMCren
zenbait proiektu nazioarteko laguntzaren bidez garatzen dira,
eta proiektu hauen partaideek ez dute inoi elkar ikusi, denbora
luzez lanean ari badira ere. Eztabaida eta koordinazioa e-postaren
bidez suertatzen da. Batzuetan Indymediaren lantaldeetan ari
direnak zuzenean biltzea erabakitzen dute, eta horretarako
Indymediak duen txat gelan sartzen dira.
Horren adibide imc-print taldea da, horiek astero biltzen
dira txat gela batean ordu zehatz batean.
ZEIN
DA INDYMEDIAREN KONTAKTU-TELEFONO/FAX/HELBIDEA?
Oraingoz ez du Indymediak bulego zentralik, beraz helbide
fisiko, telefono, fax eta horrelakorik ez dugu. Tokiko Indymediek
haien bilera eta lanak egiteko leku egonkorra izaten dute.
Zure argitarapena bidali edota prentsa oharrik helerazi nahi
badiguzu jar zaitez tokiko IMC batekin harremanetan.
ZER
DA INDYMEDIAREN BERRI BANATZE SISTIMA? ZERGATIK AGERTZEN DIRA
HOR MEZU FAXISTAK?
www.indymedia.org-aren banatze (newswire) sistima "open
publishing" (argitarapen irekia) delakoaren bidez funtzionatzen
du. Honi esker edozein kazetarik edozein tokitatik aukera
du bere berriak edota artxibategi multimediak zuzenean argitaratzeko.
Edozeinek
du Indymediaren orri globalan berri bat argitaratzeko aukera
Interneten lotutako ordenagailu batetik. Pertsona bakoitza
medio bihurtzera animatu nahi du Indymediak.
Eta berria bidaltzen duen eskuetan jartzen du Indymediak bere
konfidantza, artikulo zintzo eta zehatzak bidaliko dituelakoan.
Talde
editorial batek informazioa argitaratzen duen atala Indymediak
badu ere, berri banatze sistiman azaltzen denaren gainean
ez dago ildo editorialik. Badago bai, berri sistimari jarraipena
egiten dion taldea, bere lana, hutsik edo errepikaturik dauden
mezuen ezabatzean data. Interes komertzialak dituzten mezuak
ere ezabatzen ditu. Laster izango duzu honi buruzko iritzia
emateko aukera. Hala ere kendutako artikulo guztiak gordeko
dira "editorial administration" edota "hidden
articles" (izkuturiko artikuloak) ataletan informazioa
argitaziz. Atal hauek ikusteko "publish" lotura
sakatu behar duzu.
Ados ez
bazaude irakurritako artikulo batekin erantzuna luza dezakezu
"add your own coments" (zeure iruzkinak gehitu)
loturari sakatuz.
Argitarapen irekiari buruz gehiago jakiteko ingelesez idatzitako
informazioa hemen doakizun helbidean aurkituko duzu:
http://www.physics.usyd.edu.au/~matthewa/catk/openpub.html
ARGITARATUKO AL DUZUE NIK BIDALITAKOA?
Zuk idatzitakoa nazioarteko garrantzia duelakoan izanez gero,
ba aurrera!, sar zaitez http://www.indymedia.org
helbidean eta saka ezazu "publish" (argitaratu).
Artikulo hori imc-editorial@list.indymedia.org
helbidera bidaliko bazenu, zu zeuk argitaratzea eskatuko lizukete.
Baina zuk bidalizako informazioa interes mugatuagoa badu,
hobe duzu Indymedia lokal batean argitaratzea. Horrela zure
inguruan bizi direnek aukera haundiago izango dute berria
irakurtzeko.
ZERBAIT
GERTATU DA ETA INDYMEDIAN EZ DAGO EZER HORRI BURUZ?
Indymediak informazio publiko eta independienteari babesa
ematen dio. Gai zehatz bati buruz informazio gehiago aurkitu
nahi bazenu, eta webgunean aurkitu ezik, zuk zeuk bidal dezakezu
artikuloa, eta besteak hau egiteko animatu ere.
NOLA
BIDAL DITZAKET PRENTSA OHARRAK?
Idatzi pressreleases@indymedia.org
helbidera.
NOLA
LOR DAITEKE NIK BIDALITAKO BERRIA ERDIKO ZUTABEAN AGERTZEA?
Zuk bidalitako berriak garrantzi haundia izanez gero, eta
nahi baduzu esandako atal berezian agertzea, bidal iezaiozu
honetaz arduratzen den taldeari:
www-features@indymedia.org
Aukera haundiago izango da artikuloarekin batera argazkiak
eta loturak jarriz gero.
NOLA
EGIN BILAKETAK INDYMEDIAREN GUNEETAN?
Tokiko Indymediaren goiko partean bilaketarako tresna aurkituko
duzu.
Indymedia globalaren kasuan, funtzio hau oso mantso doa. Hobe
duzu bilaketa aurreratua egitea www.google.com
helbidean, bilaketa indymedia.org dominiora mugatuz.
SINETS
AL DEZAKET INDYMEDIAN IRAKURTZEN DUDANA?
Galdera honi beste galdera batek eman diezaioke erantzuna.
Sinets dezaket CNN edota Telediarioan agertzen dena? Kazetari
guztiak bere ikuspuntua dute, gobernu edota multinazionalek
kontrolatutako medioek bere ikuspuntua dute, baita bere interesak
ere (itzultzaileak gehitua), eta ikuspuntu hauek inposatzen
diete haien soldatapean dauden kazetariei. Indymedian aurkituko
dituzu mezuak jarrera kritiko batez irakurtzera animatzen
zaitugu, edozein medioaren berria irakurri beharko zenukeen
bezalaxe.
ZEREN
INDEPENDIENTEAK ZARETE?
Indymedia ez da entrepresa baten proiektua, bere lana ez dago
inolako gobernuaren kontrolpean, ez dago diru iturri bakarra.
Indymedia ez da alderdi politiko edota erakunde baten bozeramailea.
Indymedian parte hartzen dutenek ikuspuntu politiko eta pertsonal
ezberdinak dituzte. Edonork parte har dezake Indymedian, eta
edonork bidal dezake mezu bat Indymediaren berri sistimara.
Batzutan zenbait alderdi edota erakunde politikoek argitaratzen
dituzte haien komunikatuak Indymedian. Hau egitean haien iritziei
buruzko eztabaida pizten dute.
Egia da
Indymedian diharduten zenbaitzuk ezkertiartzat jotzen dutela
haien burua. Hala ere bakoitzak nahi duen moduan eha ahal
duen neurrian inplikatzera animatzen du Indymediak. Partaide
batek izan behar duen ideologia ez dago aurkitzerik Indymediaren
estatutuetan.
NOLA
SOR DEZAKET MIG BAT?
Zure inguruan Indymedia bat sortu nahi izanez gero hemen doakizun
helbidepean aurkituko duzu:
http://newimc.indymedia.org
http://process.indymedia.org
gunean IMC bat sortzeko zenbait aholku aurkituko duzu. Indymediak
IMC bat sortzeko eta eraikitzeko jakin behar dena "process"
webgunean bilduko ditugu aurrerantzean. Informazioa behin
izanda bidal ezazu e-posta bat new-imc@list.indymedia.org
lantaldera IMC bat sortu nahi duzula esanez.
IMC bakoitza
autonomoa bada ere, ezin da azpidominioa eskatu eta gero Indymediaren
estatuto edo oinarrien aurka doan ildoa jorratu. Baita ziurtatu
behar da IMCa bideragarriagoa izanen dela.
AKTIBISTAK
EDO KAZETARIAK ZARETE?
Batzuek aktibistatzat hartzen dute haien burua, beste batzuek
berriz kazetaritzat, eta badituzu biak aldi berean direla
esaten dituztenak. Gure ustez, nahiz eta aktibista bat izan
informazioa zintzotasunez zabaltzeko gai izan, IMC lokal gehienek
erreportariei azaltzen dituzten ekintzetan ez sartzeko eskatzen
diete.
ARAZO
BAT DAGO NIK BIDALITAKO ARTIKULO/PRENTSA OHARRA/BERRIAREKIN.
NOLA KONPON DEZAKET?
Berri sistima taldea lanean hastean prest egongo da zuri laguntzeko
arazoaren konponketan. Honen bitartean imc-editorial@indymedia.org
helbidera mezua bidal dezakezu, artikuloaren web helbidearekin
batera. IMC bolondresen osaturiko erakundea denez, lan haundia
izaten dute jasotzen dituzten ehunka e-posta mezuei erantzuteko.
Mesedez, eskatu laguntza benetan arazo larriak dituzunean.
ZENBAIT
BISITA JASOTZEN DITU INDYMEDIAK?
Hau galdera zaila!
IMC batzu zerbitzari berean dira, eta bere estatistikak http://logs.indymedia.org
helbidean aurki daitezke. Beste IMC batzu beste zerbitzaritan
daude, eta haien estatistika dute.
Trafikoa oso haundia denean (Genoako G8ren aurkako protestetan
5 milioi bisita inguru jaso genituen), zerbitzari bakar batek
ezin sustatu du horrenbeste bisita. Egoera hauetan webgunearen
ispiluak sortzen dira hainbat zerbitzarietan, zerbitzua eten
ez dadin, eta kontuak galtzen ditugu.
NOLA
ORDAINTZEN DUZUE HAU GUZTIA?
Indymedia zu bezalako jendearengatik jasotako dohainaren bidez
mantentzen da. Indymediari dohaina eman nahi izanez gero joan
http://www.indymedia.org
helbidera eta joan "support indymedia" loturara.
Indymediak bere egitura teknikoan oso aurrekontu murritzaz
egina dago -$2000 besterik ez-, kKomunikabide korporatiboek
milioiak inbertitzen dituzten bitartean. Zorionez loudeye.com
zerbitzariak banda zabalera haundia eskeintzen digu, bereziki
multimedia artxiboak ostatatzeko.
ZER
EGIN DEZAKET INDYMEDIARI DIRUA EMATEKO?
Txeke bat bidal dezakezu: "Jam for justice" izenean
helbide honetara.
Independent
Media Center
1415 Third Avenue
Seattle, WA 98101
Attn: Indymedia Network
Idatz
ezazu mesedez "Indymedia Network" txekean ere. orain
jasotako diru guztia banatu gabe dago erabakitze prozesu bat
sortu bitartean. Hau gertatu arte dirua banku kontu korrontean
itxarongo du. Tokiko IMC bati dirua eman diezaiokezu, bakoitzak
bere arauak ditu eta dirua erabiltzeko aukera izango du.
DIRUA
EZ BADA, NOLA EMAN DEZAKET BESTE ZERBAIT?
Tokiko IMC bati ekipamendua eman nahi badioziu, jar zaitez
harremanetan IMC horrekin, bere webgunearen kontaktu helbidera
joz esate baterako. Banda zabalera eskaini nahi baduzu sar
zaitez mesedez imc-tech@lists.indymedia.org
posta zerrendan. Beste gauzarik eman nahi baduzu, bidaliguzu
e-posta bat donate@indymedia.org
helbidera.
INDYMEDIARAKO
LAN EGIN NAHI DUT, NORA BIDAL DEZAKET NERE KURRIKULUMA?
Indymediak ez du dirurik inorri ordaintzeko, nahiz eza ordu
pilo sartu proiektu hau martxan jartzeko. Halere, agian Indymedian
inplikatu eta aritu nahi duzu. Ba jar zaitez harremanetan
jadanik antolatuta dauden taldeekin:
http://lists.indymedia.org
INDYMEDIARI
LAGUNDU NAHI DUT: NOLA INPLIKATU NAITEKE?
Joan http://volunteer.indymedia.org
helbidera eta bete ezazu hor dagoen formularioa. Hau egin
eta gero tokiko IMC bat zure eskaera jasoko du eta zurekin
harremanetan sartudo da.
Beste aukera bat www.indymedia.org
webguneko ezkerreko zutabean hurbilen duzun IMC arkitu eta
zuzenean kontaktatzea da. Horrela ziur egon zaitezke zure
berri jaso dutela. Hala ere Indymedia globalean aritu nahi
baduzu abian dauden proiektuetan sartu ahal izango zara. Horretarako
begiratu http://lists.indymedia.org
.
Dauden
proiektuak hauek dira:
Indymedia prozesuaren eztabaidak:
imc-process@indymedia.org
Indymediaren ildo editoriala: imc-editorial@indymedia.org
Indymedia itzultzaileak: translation@indymedia.org
Lantalde teknikoa: imc-tech@indymedia.org
Inprenta taldea: imc-print@indymedia.org
Indymedia
zerrendaren artxibo guztiak http://lists.indymedia.org
helbidan aurki dezakezu. Posta zerrendarik ez duen talde batengana
jo nahi baldi baduzu idatz ezazu mezu bat general@indymedia.org
helbidera edo zuk zeuk osatu zuri dagokizun lantaldea.
NOLA
SAR NAITEKE INDYMEDIAREN POSTA ZERRENDAN?
Joan http://lists.indymedia.org
helbidera eta hor aurkituko duzu azalpena.
NOLA
AURKITU LAGUNTZA TEKNIKOA?
Sar zaitez teknikariek prestatutako G&E orrian:
http://process.indymedia.org/tech/FAQ.php3
NOLA
IREKI DEZAKET NERE IMC'RAKO E-POSTA ZERRENDA?
Zure IMC proiekturako posta zerrenda bat ireki nahi baldin
baduzu, listwork@indymedia.org
helbidera bidali behar duzu eskaera bat, zerrendaren deskribapenarekin
eta zerrenda sortzeko arrazoiekin. Zuk edo beste norbaitek
egon beharko luke prest zerrenda administratzeko (oso erreza
da). Zure taldea IMC berri bat sortzen ari bada eta zerrenda
bat sortu nahi baduzu, IMC berri honi buruzko mezua bidali
behar duzu new-imc@lists.indymedia.org
helbidera new-imc taldea jakin dezan, eta gero idatz ezazu
listwork@lists.indymedia.org
helbidera.
NOLA
AURKI DITZAKET INDYMEDIARI BURUZKO ARTIKULOAK?
Indymediari buruzko artikuloak:
http://www.indymedia.org/stories_imc.php3
Webgune hau zaharkitu xamar dago. Beraz hobe duzu bilatzaile
batez bilaketa aurreratua egin indymedia.org dominiora mugaturik.
INDYMEDIAKO
NORBAIT ELKARRIZKETATU NAHI DUT ARTIKULO/ERREPORTAIA/ENTSEGU
BATERAKO. NOLA AURKI DEZAKET BEHAR DUDAN PERTSONA?
Tokiko IMC bateko norbaiti egin gura baduzu hobe duzu harremana
zuzenean sartzea. IMC global taldeko batekin hitz egin nahi
baduzu bidali e-posta bat general@indymedia.org
helbidera. Mesedez, hori bai, jakinaraziguzu noiz den artikulo
hori idazteko epearen amaiera.
Saiatuko gara zurekin harremanetan lehenbaitlehen jartzen.
Oroitu behar duzu Indymedia nahikidez osatuta dagoela eta
denbora behar dugula eskaera guztiei aurre egiteko.
ZEIN
HIZKUNTZATAN DAGO INDYMEDIA?
Badira tokiko IMCak ingeleraz, gazteleraz, frantsesez, italieraz,
alemanieraz, portugesez, nerlanderaz, suedieraz, finlandieraz,
errusieraz, hebraieraz, arabieraz, katalanieraz.... Orain
arte Indymediak izan dituen eztabaidak ingeleraz izan dira,
baina "Indymedia translation team" (Indymediaren
itzulpen taldea) hau aldatzeko asmoa du. Beraien zerrenda
translation@indymedia.org
helbidea du eta http://lists.indymedia.org
orrian harpide zaitezke.
Badira eztabaidak ere, esperantoa erabiltzeko nazioarteko
komunikaziorako tresna gisa.
ARTIKULU
HAU ERABILI NAHI DUT. BAIMENA DUT?
Indymediak erabiltzen duen material guzia erabil daiteke,
"askea" da. Hori bai, ezin duzu saldu, edo agian
idazleekin harremanetan jar zaitezke. Gai hone buruzko galdera
gehiago baduzu bisita ezazu http://www.opencontent.org
.
ARAZOAK
DITUT GAUZAK ENTZUTEKO EDO IKUSTEKO INDYMEDIA GUNEAN. NOLA
LOR DEZAKET LAGUNTZA?
Behar dituzun programen zerrenda eta loturak argitaratu ditu
Indymediak ondorengo orrian: http://www.indymedia.org/help.php3
Saka itzazu lotura horiek programak eskaintzen dituzten entrepresen
laguntza jaso ahal izateko, erantzun zehatzak eman ahal izango
dituzte.
BA
AL DITUZUE KAMISETAK EDO PROMOZIORAKO BESTE MATERIALIK?
Indymedia globalak ez du kamisetarik momentuz. Seattle (http://seattle.indymedia.org)
eta Washington DC (http://dc.indymedia.org)
IMCek badituzte. Horiek lortu ahal izateko egizu haien webgunearen
bidez.
GUNEAK
EZ DU FUNTZIONATZEN/EZ DUT LORTU NERE ARTIKULUA ARGITARATZEN/DENA
OSO MANTSO DOA. NOLA ESKURA DEZAKET LAGUNTZARIK?
Indymedian ari garen %100ak bolondresak gara, eta berez IMCk
baliabide gutti ditu. Gure teknikariek lan ikaragarria burutu
dute webgunea abian jartzeko. Batzutan trafikoa oso haundia
denean guneak ezin du trafiko guzti horri heldu. Beranduago
sartzea eskatu behar dizugu, agian sorte haundiagoa izango
duzulakoan. Trebetasun teknikoa baldin baduzu, edo zerbitzari
batean espazioa izanez gero, eskertuko genizuke gurekin harremanetan
jarriko bazina. Hemen doakizu helbidea: imc-tech@lists.indymedia.org
BA
AL DAGO BIDE BAT MEZUA BHIN BIDALI ETA HALA INDYMEDIA GUZTIENTAN
NOLA E-MAIL ZERRENDETA AGERTZEA?
Ez. Berriak leku espezifikoetara bidali behar dituzu.
ZER
NOLAKO AUDIO/BIDEO/INPRIMAKI PROIEKTUAK DITUZUE?
Mundu osoan zehar ehunka pertsona haien kamarez Indymediarako
ari dira. Hauetako batzu video@lists.indymedia.org helbidearen
bitartez komunikatzen direnak. Hilean behin Freespeech TV
(http://www.freespeech.org)
kateak mundu osoko Indymediaren bideoen puskak ematen ditu
"Indymedia newsReal" saioan. Honi buruzko gehiago
jakiteko informazioa http://satelite.indymedia.org
helbidepean aurkituko duzu.
Zenbait IMCk haien bideo/irrati proiektuak dituzte, eta horietako
batzu Interneten bidez emititzen dute. IMC irrati proiektuari
buruz gehiago jakiteko http://radio.indymedia.org
helbidera jo dezakezu. Eta harremanetan jartzeko posta zerrenda
honako hau duzu: imc-audio@lists.indymedia.org
Paper gainean argitaratzeko proiektuak tokiko zein mundu mailan
daude. Hauen ezaugarriak http://print.indymedia.org
helbidean aurki ditzakezu, eta honetan aritu nahi baduzu
imc-print@lists.indymedia.org posta zerrendan egin dezakezu.
Astean behin IMC-Print taldeak bi orrialdetako argitalpen
.pdf formatoan plazaratzen du. Hau inprimatu, kopiatu eta
banatu ahal duzu.
NOLA
LORT DITZAKET SEATTLE, PRAHA EDO GENOAKO BIDEOAK?
Horretarako tokiko IMCtara jo dezakezu. Prahako bideoa http://praguevideo.indymedia.org
helbidean aurki dezakezu adibidez.
ZEIN
DA HURRENGO PROTESTA?
Indymediak ez du protestarik antolatzen. Baina http://www.protest.net-ek
egutegi bat eskaintzen du protestak programatzeko.
LOTURA
BAT GURE WEBGUNERA?
Eskaera http://www.indymedia.org/links.pgp3
orrian egin dezakezu. Ohartu behar duzu Indymediako bolondresak
zein lanpeturik dabiltzan, eta ezin dutela orria behar bezain
eguneratua mantendu. Hala ere guri loturak zure webgunean
jarriz gero arras eskertuko genizuke.
ZERGATIK
DA HAIN ILUNA GUNEAREN ATZEKALDEA?
presentation-imc@lists.indymedia.org
taldekoek zenbait kezka entzun dituzte horregatik. Bestaldetik,
badire ere gunearen presentazioa atsegin dutenak. Arazoak
baldin badituzu, saka ezazu "print article" loturan,
han atzekalde zurian letra beltzez idatzia azalduko dira edukiak.
ZER
GERTATZEN DA, NERE GALDERA ERANTZUN GABE BADAGO?
Erantzunik ez baduzu aurkitu general@lists.indymedia.org
helbidean aurki gaitzakezu. Ahal bezain laster erantzunen
dizuegu.
|